Ezagutu Ikasi Balioetsi Zabaldu



Gure helburu nagusia Lurra planetako itsaso eta ozeanoen bioaniztasuna ezagutzera ematea da, horretarako leku ezberdinetan atera ditugun argazkiak eta filmaturiko bideoak erakusten dizkizuegu. Bizkaiko Golgoko urei trataera berezia ematen diegu, inguru hurbilean dugun ondare naturala ezagutu, balioetsi eta defenda dezagun.  
Bestetik, natur zientzietako edukiekin lotuta, DBHn eta Batxilergoan erabil daitezkeen materialak eskaintzen dira. Material hauek gehienetan bideoak dira eta batzutan aktibitateren bat erantsita dute, ikasleekin informatika gelan lantzeko.