Sarrera

BIOLOGIA ERLAUNTZAREN BIDEZ

Lan hau Biologia arloan aztertzen diren zenbait kontzeptu lantzeko material osagarri gisa sortu dut. Horretarako abiapuntua erlauntza izan da, baina ez da erlezaintzaren teknikak lantzeko materiala. Topatuko duzuna, laburbilduz, honako hau da:

-Erlauntzaren azterketa, elkartze estatala den aldetik, eta, bide batez, espeziebarneko harremanak.

-Erleek beste espezieekin dituzten harremanak eta, oro har, espeziearteko harremanak.

-Erleek polinizazioan duten zeregina eta, gainetik bada ere, beste polinizatzaileak.

-Erleek biodibertsitatea mantentzeko duten garrantzia, baita haiek dituzten arazoek (liztor beltza, barroa…) biodibertsitatean nola eragiten duten ere, seigarren iraungitzearen ingurumarian.

Abiapuntu zehatzetik abiatu naizenez, horren inguruan aztertu ditudan Biologiaren atalak anitzak dira, eta, beraz, hainbat mailatako irakasgaietan erabiltzeko modukoak. Horrela, eta aurrekoa gehiago zehaztuz, hona hemen aztertzen ditudan atalak eta dagozkien mailak eta irakasgaiak:

-Ekosistemen faktore biotikoen azterketan, bi atal hauek: espeziearteko harremanak eta espeziebarneko harremanak

DBHko 4. maila (Biologia-Geologia)

 

Batxilergoko 2. maila (Lur eta Ingurumenaren Zientziak)

-Biodibertsitatea, seigarren iraungitzea, espezie inbaditzaileak, liztor beltza…

Batxilergoko 1. maila (Biologia-Geologia)

-Bizidunen sailkapenak: erreinuak, domeinuak eta inperioak.

-Bizidunak sailkatzeko tresnak eta izendatzeko irizpideak.

Batxilergoko 1. maila (Biologia-Geologia)

-Landareen biologia: sailkapena, ugalketa eta lehor-aldea kolonizatzeko egokitzapenak (esporofitoa, gametofitoa, lorea, hazia…).

-Polinizazioa, entomofilian sakontzeko.

Batxilergoko 1. maila (Biologia-Geologia)

 

Horrez gain, honako gehigarri hauek ere topatuko dituzu:

-Dimorfismo sexuala.

-Genetikako zenbait kontzeptu.

-Gure liztorrak.

 -Angiospermoen loreak.

Horrela, bada, irakasleak berak aukeratuko du materiala, dituen beharren arabera.

Atal horiek garatzean erabili ditudan erreferentziak ingurukoak izan dira, batez ere: adi ibiliz gero, erraz ikus daitezkeen landareak eta animaliak; baina badira urrunagoko adibideak ere.

Tartean, argazkiak txertatu ditut, esandakoak ulertzen lagunduko dutelakoan.




Comments