Bibliako mintzaira: literatura-generoak

Biblia ez da liburu bakar bat. Biblia 73 liburuko bilduma da. Mila urtetik gora behar izan ziran Biblia idazteko. Idazlari ugarik jaso gura izan ebezan euren fede-gogoetak, lehenik ahoz eta ondoren idatziz. Egile bakoitzak bere bizipena azaltzen eban, giza talde jakin batentzat.

Horrexegaitik oso garrantzitsua da literatura-generoak ezagutzea eta ezbardintzea. Ez dauka zerikusirik "Las páginas amarillas", poema bat, liburu historiko bat, edo ipuintxo bat. Liburu bakoitzak bere helburua dauka, eta bere interpetatzeko era be.

Bibliako liburu guztiak ez dira historikoak. Liburu hauetan agertzen diren pasarteak fedea transmititzea dabe helburu.