Gure hazien defentsan

Baztaneko, Malerrekako, Bertizaranako eta Bortzirietako haziak berreskuratzeko asmoarekin sortu da proiektu hau. 



Nafarroako iparraldeko baratzezain talde bat bildu gara, urteetan zehar gure arbasoek erein dituzten haziak mantentzeko helburuarekin.

Azkenaldian, baratzean erabiltzen diren landareak eta haziak dendetan erositakoak direla ikusita, kezka sortu zaigu gure ondarea desagertzeko arriskuan dagoelako. Horregatik, jendari eskatzen diogu gure proiektu honetan parte hartzeko eta herriz herri galdetzeko ea bertako haziak gordetzen dituzten.