Banderak eta Tximiniak - Banderas y Chimeneas - Flags and Funnels

Webgune hau, itxasoa maite dabenentzat egina da; batez be itxasontzietan -bai merkatalaontzietan, bai arrantzontzietan edo beste edozein motatakoetan- ibili direnenetzat eta dabilenentzat. Baita itxasoa eta itxasontzien eta ontzidien historia ikertuten dabenetzat be. Eta azkenik, vexilologoentzat eta bandera eta ikur zaleentzat.
Gaur egun garrantzia galdu daben arren, banderak funtsezko komunikabidea izan dira ontzietan. Ontzi biren arteko komunikazioa keinuen bidez egiten zan, eta keinuak banderakaz. Portuetan be, armadore, kontsignatari, zama-jasotzaile, aseguratzaile, zamaketari, eta itxasontziekaz zerikusia euken guztiak banderei esker ohartzen ziran bokaletik etorren ontzia eurek itxaroten ebana zala, hareek emoten ebelako barkuaren informazio guztia: nongoa dan, zein armadorena, ontziaren izena eta abar.
Lurrunontzien atalik nabarmemena tximinia zan lez, bertan pintatzen jakozan armadorearen marka ezaugarriak, beharrezkoak, paluetako banderakaz batera, ontzia identifikatzeko.
Gaur egungo komunikazio sistema modernoak baztertu egin dabe bai banderen, bai tximinietako marken garrantzia. Gaur ez dira behar ezertarako baina, hala ta be, oraindino itxasontziak banderak izatu eta tximinietan markak eroaten dabez: tradizioak ez dau hil gura.
 
 
 
 
Este sitio web está dedicado a todos los que aman la mar; sobre todo a todos los que han navegado y navegan en buques tanto mercantes como pesqueros o de cualquier otro tipo. También a los investigadores de la mar, los barcos y las navieras. Y por último, para los vexilólogos y los amantes de las banderas y los símbolos. 
Aunque en la actualidad su importancia es mínima, las banderas fueron un medio de comunicación fundamental en los barcos. La comunicación entre dos buques se hacía por medio de señas, y éstas por medio de banderas. En los puertos, los armadores, consignatarios, agentes de seguros, receptores de carga, estibadores y todos aquéllos que tenían que ver con los barcos, se enteraban de que el que entraba por la bocana era el buque que esperaban, gracias a las banderas, por que éstas les daban toda la información necesaria: su nacionalidad, su armador, su nombre, etc.
En los vapores, su parte más conspícua era la chimenea, donde se pintaban las marcas características del armador del buque, necesarias para identificar al buque junto con las banderas izadas en los palos.
En la actualidad, los sistemas modernos de comunicación han marginado la importancia tanto de las banderas como de las marcas en las chimeneas. Hoy no hacen falta para nada pero, a pesar de todo, los buques siguen izando banderas y llevando sus chimeneas con marcas: la tradición no quiere morir.
This website is dedicated to all which loves the sea; mainly to all which have sailed and are sailing in merchant, fishing or another type of ships. Also to the researchers into the sea, the ships and the shipping companies. And finally, for the vexillologues and the lovers of flags and symbols.
Though at present its importance is minimal, the flags were a essential way of communication on the sea. The communication between two ships was done by means of signals, and these by means of flags. In the ports, the shipowners, ship agents, insurance agents, freighters, longshoremen and all person related with the ships knew thanks to the flags that the ship was entering the inlet was the one they were waiting, since those were giving them all the necessary information: nationality, owner, name, etc.
The more eminent part of the steamers was the funnel, where the characteristic marks of the shipowner -necessary to identify the ship together with the flags hoisted in the masts- were painted.
At present, the modern systems of communication have isolated the importance both of the flags and of the marks in the chimneys. Today they do not need for anything but, in spite of everything, the ships continue hoisting flags and painting her funnels with marks: the tradition does not want to die.