2. Diagnostikoa

Diagnostikoa egiten hasi baino lehen:
  •  “Gida Planaren gizarterako errokak” dokumentuan  oinarrituta, eta bideoetan ere planteatzen diren egoerak eta erronkak aztertuta, ikastetxean dauden beharrak saiatuko gara ateratzen.
  • Ikastetxean hezkidetza lantzeko izandako esperientziak jasoko dira.
  • Aurreko biak (beharrak/egiten den lana) aurrean izanda, erabaki behar da zein gai/gaiak landuko ditugu. Erabaki hori  Hezkidetza/Berdintasun  batzorde mistoak hartuko du senide, irakasle eta ikasleen iritziak kontuan harturik.

 

1) Diagnostikoa egiteko  lehen urratsa  informazioa batzea da; horretarako,  esparru ezberdinak behatzeko tresna batzuk eskuragarri jartzen dizkizuegu.  Ikastetxe batek diagnostiko globala egitea erabakitzen badu, esparru guztietako tresnak erabiltzeko aukera izango du. 

 Informazioaren batzea antolatzeko batzorde mistoak erabaki batzuk hartu behar ditu:

    • Kontuan izanda ikasleek, familikoek eta irakasleek diagnostikoa egitea komeni dela  , nork eta zer behatu eta zeren laguntzaz egin.
    • Datuak jasotzeko eta elkar jartzeko epeak ipini.

2) Bigarren urratsa da datuen azterketa, hau dajasotako informazioa (behatutakoa, esparru horietan ikastetxean garatutako ekintzak) antolatzea eta aztertzea zerk funtzionatzen duen ondo eta zeintzuk diren gainditu behar ditugun gabeziak (AHULEZIAK  eta SENDOTASUNAK).

 

3) Hirugarren urratsa da diagnostikoa partekatzea, horretarako noiz eta nola egin adostu  behar da.

Aire: Caso abierto, un trabajo escolar a dos bandas


Ċ
Idurre Olano Astigarraga,
26 may. 2014 2:38
Ċ
Idurre Olano Astigarraga,
26 may. 2014 2:42
ċ
diagnostikorako.zip
(109k)
Idurre Olano Astigarraga,
26 may. 2014 2:41
ĉ
Idurre Olano Astigarraga,
26 may. 2014 2:41
Comments