BOZ GORAKO IRAKURKETA

Montse Vilak honako jarraibide eta tresna hauek proposatzen ditu ikasleekin boz gorako irakurketa lantzeko sekuentzian  (El discurso oral formal, Montserrat Vilák koordinatua, Graó, 2005): 

  •  Hasteko, aukeratutako testutik atal bana irakurriko duzue, bakarka, hitz ezezagunen esanahia argituz, e.a.
  •  Bikoteka jarrita, aurrena bakoitzak bere testu zatiaren irakurketa prestatuko du: artikulazioa, erritmoa, eta pausuak non egingo dituen pentsatuz. Ostean, bikotekideari irakurriko diozue boz gora, astiro, argi eta aurrez pentsatutako pausak eginez, berak igarri behar du non markatu dituzuen.
  •  Bikotekide bakoitzak erabakiko du testuari zein intonazio emango dion eta zeintzu hitz azpimarratuko dituen aparteko balioa emateko. Elkarri irakurri eta igarri behar duzue besteak nabarmendu nahi izan dituen hitzak zeintzu diren.
  •  Berriro irakurri testua, oraingoan begirada solaskidearengana zuzenduz bere atenzioa erakartzeko eta komunikazioa sendotzeko.
  •  Hurrengo irakurraldian keinuak txertatuko dituzue komunikazioa biziagoa egiteko, eta baita iruzkinak edota argibideak entzulearentzako lagungarri gisa.
  •  Azkenik, taldean testua osatzen duten atal guztiak irakurriko dituzue, landutako aspektu guztiak txertatuz.

 


Ko-ebaluaziorako tresna


Astiro irakurri du.

 

Argi ahoskatu du.

 

Intonazio egokia darabil, doinu ezberdinak erabiltzen ditu.

 

Doinuaz hitz batzuk nabarmentzen ditu.

 

Begirada solaskidearengana zuzentzen du.

 

Keinuez baliatzen da adierazkorra egiteko.

 

Testua ulertarazteko argibideak edora iruzkinak egiten ditu

 

Solaskidearengana zuzentzen da artez.

 

 

Comments