PROGRAMARI BURUZ

Aurrera!  orientazio programa online bat da, DBH 3 eta 4. mailako ikasleentzat.


Programa honen helburua da ikasleak laguntzea ikasturte horien bukaeran hartu behar diren erabakietan: DBH 3. mailan, hurrengo kurtsoko ibilbidea hautatzean; DBH 4 mailan, ondorengo ikasketak aukeratzean.

Bi ikasturte horietan atal berak lantzen dira, baina jarduera desberdinen bitartez 
  • Berdintasunean aukeratzea
  • Norberaren ezagutza
  • Lan mundua
  • Ikasketen ibilbideak
  • Erabakiak 
Programa hau egiterakoan kontuan hartu dugu erabakiak hartzeko modelo konprensiboa, Álvarez González (2005) y Álvarez González eta Rodríguez Moreno (2006) garatu zutena. Modelo honek  hiru dimentsio hartzen ditu kontuan : kognitiboa, soziala eta emozionala.

Dimentsio kognitiboa da programa honetan garatzen dena:
  • norberaren ezagutza (interesak, gaitasunak, baloreak, nortasuna...) 
  • erabakia hartzeko garrantzitsua den informazioa bilatzea, ulertzea eta antolatzea
  • aukerak aztertzea, erabakitzea eta martxan jartzea.
Baina tutoreak/orientatzaileak ez ditu ahaztu behar beste bi dimentsioak, oso garrantzitsuak baitira erabakitze prozesuetan:
  • Dimentsio emozionala: autoestimua eta norberarenganako konfidantza; emozioen kudeaketa (antsietatea, beldurra, lotsa, ...); gatazka pertsonalak...
  • Dimentsio soziala: testuinguruak eta familiak eskaintzen duen laguntza afektiboa eta ekonomikoa; asertibitatea, gizarte trebetasunak...
 


Aurrera!  programa 2016-17 ikasturtean garatu nuen eta 2017-18an 46 ikastetxek martxan jarri zen. 
Horien ekarpenak jaso ondoren, aldaketa batzuk sartu ditugu 2018-19 ikasturteko koadernoetan:
  • Etorkizunari buruzko gogoeta kendu dut (DBH 3 mailara pasa dut)
  • Ikaslea ez galtzeko, atal bakoitzean aurkibide txiki bat gehitu dut.
  • Nortasunaren testua aldatu dut
  • Batxilergoaren ondoren 9 kasu ipini ditut, ibilbide guztiak aztertzeko.
  • Bideoren bat aldatu dut ere, ez errepikatzeko.
 Horrela geratu dira gaiak DBH 3 eta DBH 4 mailetan

Aurrera! Programa

urratsak

gaiak

DBH 3

DBH 4

1

Berdintasunean aukeratzen al dugu?

Lana, etxeko lana eta besteen zaintza

Berdintasunean aukeratzea

2

Nolakoa naiz?

Etorkizunari buruz gogoeta

Interesak (galdeketa 60)


Nortasuna (fitxa)

Notak

Interesak (galdeketa 100)

Lan balioak

Gaitasunak

Nortasuna (galdeketa)

Notak

3

Zer izan nahi dut?

Lan mundua

Lanbideak aztertzen

(Elige Profesión)

Lanbideak aztertzen

(Test intereses profesionales)

Emakumeak lan munduan

Lanean ari dira

Lana bilatzeko indarguneak

4

Ikasketak

DBH 4 ibilbideak

Lanbide Heziketa

Batxilergoa

Lanbide Heziketa

Batxilergoa

Unibertsitatea

5

Zer egingo dut?

Erabakia

Arrakastarako bidea

Erabakia


2018-19 ikasturteko koadernoak erabiltzeko prest daude. Baina oraindik ez dut prozesua bukatutzat eman nahi: lan proposamen hau hobetu nahi dut. Zuen iradokizunak ezinbestekoak dira programa hobetzen joateko: 

  • Orientatzailearen edo programa martxan jarri duen tutorearen ekarpenak jasotzeko, ezkerreko nabigatzailearen bukaeran topatuko duzuen EKARPENAK sakatu eta bertan aurkituko duzue formularioa betetzea eskertuko genizueke. 
  • Ikasleen ekarpenak jasotzeko, berriz, haien koadernoaren bukaeran formulario bat aurkituko dute.
Mila esker!

Rosa Ortega 
BN Orientazioa


   Material hau Creative Commons lizentziapean dago. Erabiltzeko baldintzak kontuan hartu!
ĉ
Rosa Ortega,
23 ene. 2019 0:43
ĉ
Rosa Ortega,
18 ene. 2019 4:10
ĉ
Rosa Ortega,
21 ene. 2019 5:19
Comments