Notak

2.6.1.Jarduera: Nire notak    DBH 3 DBH 4
DBHn orain arte lortutako notek zeresan handia dute erabakitze prozesu honetan, ikasketetarako duzun gaitasuna eta ahalegina, biak, azaltzen dituztelako. 

Nota horiek zure Orientazio Koadernoan jasoko dituzu, etorkizuneko aukera akademikoak aztertzeko garaian erreferentzia-puntua izango dituzu eta. 

DBHko aurreko ikasturteko notak beharko dituzu. Etxean ez badituzu, ikastetxeko idazkaritzan eskatu beharko dituzu.

 
DBH 3: 1. eta 2. mailetako notak zure orientazio koadernoan ipiniko dituzu
DBH 4: DBH 1, 2 eta 3ko notak zure orientazio koadernoan ipiniko dituzu.




2.6.2.Jarduera: Nire notak nahikoak al dira?    DBH 4

Jakintzagai batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira zenbait ikasketetan; adibidez, Medikuntzarako Biologia eta Kimika ezinbestekoak dira.

Ondorengo taulan ikasketen multzo bakoitzean DBHko jakintzagai garrantzitsuenak zeintzuk diren jaso ditugu. 


ikasketa-multzoak

jakintzagai garrantzitsuak


Zientzia-Teknologia

Matematika

Fisika-Kimika

Biologia-Geologia

Teknologia

Biosasungintza

Biologia-Geologia

Fisika-Kimika

Gizarte Zientziak

Matematika

Geografia eta Historia


Giza Zientziak

Euskara eta lit.

Gaztelania eta lit.

Atzerriko hizkuntza

Geografia eta Historia

Artea

Musika

Plastika



Zure Orientazio Koadernoan taula batean jakintzagai bakoitzean lortutako puntuazioa ipiniko duzu, ikasketa multzo bakoitzean batez bestekoa kalkulatzeko. Zure erabakiak hartzerakoan emaitza horiek kontuan hartuko dituzu.
Comments