Nortasuna


Zientzialariek ondo dakitenez, pertsona bakoitzak duen kode genetikoa bakarra da eta horri esker identifikatu dezakegu edozein gizaki zalantzarik gabe. 

Gaur egun animalien klonazioa errealitatea izan arren, oraindik ere esan dezakegu pertsona bakoitza bakarra dela, eta ez alderdi genetikotik begiratuta soilik, baita bizitzaren gertaeren aurrean ematen duen erantzunarengatik ere.

Anaia edo ahizpa bikien kasua oso nabarmena da: fisikoki oso antzekoak izan arren, izaeraz oso desberdinak izaten dira. Nortasunak
ere pertsonak bereizteko balio du. 
 
 
Zer da, ba, nortasuna?
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ondorengo azalpenak aurkitu ditugu:
  • Gizabanako bakoitzaren izaera eratzen duten ezaugarrien multzoa.
  • Pertsona bat besteengandik nolabait bereizten duten eta halako mailan nabarmen izatea dakarten ezaugarrien multzoa.
  • Zenbait gertaerek izaera alda dezaketela onartzen den arren, aldaketa hauek oso txikiak ohi dira.
“Kukue beti kuku”  diote batzuk. Pertsona baten nortasuna definitzen duten ezaugarriak nahiko egonkorrak badira, gureak zeintzuk diren argitzeak merezi du, ezta?

2.5.1. jarduera: Nire nortasuna  DBH 3

Zure Orientazio koadernoan pertsonen ezaugarri batzuk aurkituko dituzu bi multzotan antolatuta -ezkerra eta eskuina-, eta erdian lauki batzuk.

Ezaugarriak bikoteka daude antolatuta, bata bestearen kontrakoa delarik. Bikote bakoitzean zure ustez gehien definitzen zaituen ezaugarria markatu behar duzu X bat jarriz 
       2 zutabean erabat definitzen zaituen ezaugarria bada,
       1 zutabean, zertxobait baino ez definitzen bazaitu.     
Erdiko laukia bietatik zerbait duzula uste duzun kasuetarako utziko duzu.

Bukatzen duzunean zure nortasuna gehien definitzen duten ezaugarriak izango dituzu aurrean, baina datu horiek ez dira erabat fidagarriak izango ez badituzu kontrastatzen zure inguruko pertsonen iritziarekin. Horregatik, zurea bete ondoren, ondo ezagutzen zaituzten lagunei eta senideei galdetzea proposatzen dizugu. Behean duzun artxiboa jaitsi dezakezu, nahi baduzu.

Datuak kontrastatu ondoren, zure ingurukoekin bat datozenak eta gehien definitzen zaituztenak zure Orientazio Koadernoan jasoko dituzu, zure burua hobeto ezagutzeko balioko dizute eta.



2.5.2. jarduera: Galdeketa     DBH 4

Lana hobeto egingo dugu baldin eta lan horretan eginbeharreko jarduerak gogokoak baditugu. Hori da John Holland psikologo amerikarrak 1970 urteetan garatutako izaeraren teoriaren oinarria. 

Holand-en kodea (RIASEC) deitzen zaion teoria horretan sei izaera-mota daude: 

  • R errealista (egileak), 
  • I  ikertzailea (pentsatzaileak), 
  • A artista (sortzaileak), 
  • S soziala (laguntzaileak),
  • E ekintzailea (limurtzaileaketa 
  • C konbentzionala (antolatzaileak).

Normalean ez gara izaera tipo bakarrekoak, horien konbinazioak baizik: R-I-A,   S-E-C, …

Irudian gertu dauden kategoriak lotura handia dute. Urruti daudenak, berriz, kontrakoak dira.



Galde-sorta bat proposatu nahi dizugu, zure izaera hobeto ezagutzen lagunduko dizuna. 

http://www.meoriento.com/nikerabaki.com/personaliteste.htm

Nire izaera












Orientazio koadernora joan eta zure emaitzak bertan kopiatu.
Lanbideak aztertzen dituzunean, emaitza horiek kontuan hartuko dituzu.

Ċ
Rosa Ortega,
10 may. 2017 4:02
Comments