Etorkizunari buruzko gogoeta

Zeintzuk dira zure ametsak? Horien atzetik joaten ausartuko al zara?



Nire ametsak DBH3

Zure
Orientazio koadernoaondoko fitxa aurkituko duzu zure ametsei buruz hausnartzeko.  
Jarraibideak 
"Piramidea"  behetik gora bete behar da:
       Zer dakit egiten?
       Zer gustatzen zait?
       Zertarako dut dohain berezia?
       Zein da nire ametsa?
Galderak erantzuteko zalantzak baldin badituzu, gehien ezagutzen zaituztenen laguntza ere bila dezakezu. 
Fitxa irudiez, marrazkiez edo hitzez bete dezakezu. 
Zure irudimenari mugarik ez jarri! 

Eskuz bete nahi baduzu, behealdean  fitxa aurkituko duzu, deskargatzeko. Bukatzen duzunean, irudi digitala bihurtu (scanner, argazkia...) eta zure koadernoan itsasi, gordetzeko.


Zure Orientazio koadernora joan eta fitxa bete!






Prestakuntza beharko dut? Noiz arte?   DBH3 / DBH4

Zure ametsak betetzeko formazioa beharko duzu ziurenik.

Ikasketak atsegin dituzu? Zenbat denbora dedikatu nahi diozu prestatzeari?

http://www.berritzegunenagusia.eus/galdeketak/index.php?r=survey/index&sid=929413&lang=eu&encode=
Etorkizuneko ikasketen aurrean duzun gogoa argitzeko g
aldeketa bat erantzutea proposatu nahi 
dizugu. Saia zaitez egia esaten, bestela emaitza ez da erabilgarria izango. 




Emaitzak zure Orientazio Koadernoan
 kopiatuko dituzu.






 

Emaitzen interpretazioa

     

<20

Gaur egun ikasketak ez zaizkizu interesatzen. Baina, DBH gainditu eta gutxienez Erdi Mailako ziklo bat egin beharko zenuke lan munduan sartu ahal izateko..

20-40

Ikasteko gogo handia ez izan arren, Batxilergoa egiteko gai izango zara, baldin eta ikasketak serio hartzen badituzu. Ondoren Lanbide Heziketako Goi Mailako ziklo bat egitea aholkatzen dizugu, lan munduan sartu ahal izateko.

>40

Ikasten jarraitzeko prest zaudela dirudi. Batxilergoaren ondoren, Unibertsitateko ikasketak zein Lanbide Heziketako Goi Mailakoak egin ahal izango dituzu.




Hasierako urrats honetan zure bizibide proiektuaren abiapuntua aztertu duzu: gaur egungo zure egoera pertsonala ondo begiratu, zure ametsak zein diren eta, bide batez, horiek betetzeko beharko duzun formazioari buruzko hausnarketa ere egin duzu. 

Ez ezazu pentsa behin betiko emaitzak direnik. Bidean aurrera egin ahala, bizitza ikusteko duzun modua aldatuko da seguruenik. Baina egin duzun lana, ordea, laguntza handia izango duzu lehenengo erabakiak hartzeko, beraz, aurrera!



Ċ
Rosa Ortega,
2 mar. 2017 2:02
Comments