Nire erabakia

5.2.1. Nire erabakia DBH 3 / DBH 4

Aurreko lan guztiarekin gauza asko argitzeko aukera izan duzu: zure burua gehiago ezagutzen duzu eta baita lan munduari eta ikasketeei buruzko informazio gehiago daukazu. 

Erabakiak hartzeko unea iritsi da. 


Aurten landutako guztiaren laburpena egiteko ordua. 

Zure zalantzak argitzeko orientatzailearengana jo ezazu. Baina, ez utzi azken ordurako!


5.2.2. Nire helburuaren atzetik DBH 4

Orain hartuko duzun erabakia zure bizibidearen lehengo erabaki serioa izango da, baina ez azkena. Bizitzan zehar beste erabakiak hartuko dituzu, zure lan-ibilbidea osatzen joango direnak. 

  • Batxilergoa interesatzen bazaizu, modalitatea aukeratu aurretik, jakintzagaiak eta ondorengo ikasketekin dauden loturak errebisatu beharko dituzu.

  • Lanbide Heziketa interesatzen bazaizu, zoaz FPBide-ra. 
https://sites.google.com/site/aukeratu/ikasketak/lanbide-heziketa/FPBide2.JPG


Bertan aurkituko duzun galdeketak ziklo bat aukeratzen lagunduko dizu .










Azken aholkua: Zein da zure hurrengo erabakietan kontuan hartu beharko zenukeena?

Gehien gustatzen zaizuna aukeratu beharko zenuke, ikasketa horiek une honetan lan irteera gutxi badute ere? 
Edo lan munduari begira hautatu beharko zenituzke ikasketak? 

Zure lan-ibilbiderako proiektuak gauza guzti horiek hartu beharko lituzke kontuan: 
  • gustukoa duzuna, lanean ere disfrutatzeko
  • ondo egiten dakizuna, zure buruarekin ondo sentitzeko
  • munduak behar duena, zure ekarpena egiteko
  • ordainduko dizutena, bizimodua atera ahal izateko.
Lau multzo horien intersekzioan duzu zure lan-ibilbiderako helburua, zure ikasketak aukeratzeko bide-erakuslea izango dena.






Comments