Laburpena

Orain arte egindako lana errebisatzeko unea iritsi da. 

2. urrats honetan zeure burua hobeto ezagutzeko aukera izan duzu:
zure lan interesak, gaitasunak, lan balioak, nortasuna eta notak aztertu dituzu. 


Hurrengo urratsean lan mundua eta ikasketa ibilbideak ezagutzeko aukera emango dizugu. 

Urrats horretan orain arte landutakokontuan hartu beharko duzu:



Ikasketa-ibilbideak aztertzerakoan (4. blokea) lanbide interesetan puntuzioa altuena lortutako ikasketa-multzoa izango duzu abiapuntua.  Horregatik, ikasketa horietan eskatzen diren gaitasunak eta notak zure emaitzekin erkatuko dituzu orain.

Lan mundua arakatzeko (3. blokea), eta aurrekoaz gain, lanbideetan gehien baloratzen duzuna (zure lan balioak) eta nortasunaren zure ezaugarriak ere kontuan hartuko dituzu.



Zoaz zure Orientazio Koadernora, orain arte lortutako emaitzak aztertzera.
Comments