Gaitasunak

Gaitasunak jarduera batzuk ondo burutzeko dugun ahalmen multzoa dira, ezagutzarekin eta praktikarekin garatzen direnak. 

2.3.1. jarduera: Nire gaitasunak  DBH 3   DBH 4

Zure gaitasunak baloratzeko galdeketa bat eskeiniko dizugu ondoren. Kontuan har ezazu ateratuko dituzun puntuazioak nork bere gaitasunak nola ikusten dituen araberakoak izango direla, hau da, subjektiboak izango direla. Perstona batzuk besteak baino zorrotzagoak izaten dira nork bere burua baloratzerakoan.

Hala eta guztiz ere, eta galdeketa zintzotasunez betetzen baduzu, emaitzek ondorengo ikasketak aukeratzeko argibideak emango dizkizute, zure gaitasunekin bat datozenak aukeratzeko.


http://www.meoriento.com/nikerabaki.com/aptitudtest1e.htm
Zeure gaitasunak eta trebetasunak ezagutu
        Galdeketaren emaitzak
          <= 10       gaitasun eskasa 
          11 - 15     gaitasun nahikoa 
          16 - 20     gaitasun ona
          21 - 25     gaitasun oso ona 


 Nik erabaki!  Angel Zárate       


Emaitzak zure koadernoan kopiatu!
Zeintzuk dira gehiago garatu behar dituzunak ?




2.3.2. jarduera: Gaitasunak eta ikasketak  DBH 3  DBH 4

Interesak lantzeko atalean ikasketak bost multzoetan banatu genituen:

Zientzia-Teknologia       Biosasungintza      Gizarte Zientziak    Giza zientziak    Artea.

Ikasketa multzo bakoitzean dauden ikasketetak egiteko (eta gero horiekin lotutako lanbideetan aritzeko) zein gaitasun diren garrantzitsuenak kontuan hartuko dituzu orain. 

Gaitasun guztiak garrantzitsuak diren arren, multzo bakoitzean behar beharrezkoak direnak bakarrik marraztu ditugu. Horrek ez du esan nahi agertzen ez diren gaitasunak kontuan hartu behar ez duzunik. Horiek ere behar dira, maila nahikoetan gutxienez.





Zure gaitasunen balorazioak gehien interesatzen zaizun ikasketa multzoan eskatzen diren gaitasunekin alderatu. 


Zein gaitasun garatu beharko zenuke gehiago?








Gaitasunen deskribapena


   
GAITASUN MEKANIKOA
lanabesak erabiltzeko, tresna mekanikoak ulertzeko eta konpontzeko trebetasuna
   KALKULURAKO GAITASUNA
eragiketa eta kalkulu matematikoak azkar bezain zehatz egiteko trebetasuna

   
HIZKUNTZA GAITASUNA
hitzen, esaldien eta ahozko zein idatzizko testuen esangura ulertzeko eta ideiak zuzentasunez eta hitz egokien bidez adierazteko trebetasuna

   GIZARTE HARREMANAK
gizarte eta gizabanako arazoak konpontzeko, besteak laguntzeko, arduratzeko eta harremanetarako trebetasuna
   
   
GAITASUN ESPAZIALA
 objektuak espazioan proiektatzeko eta haien ustezko tamaina-loturak, posizio-aldaketak... antzemateko gaitasuna da

   OROIMENA
 ekintzak, irudiak,  doinuak, gertaerak zehaztasunez oroitzeko eta errepikatzeko erraztasuna

   ARRAZOIKETA
 ekintzen arrazoiak aurkitzeko, egoera nahasiak ulertzeko eta ebazteko gaitasuna

   GAITASUN ARTISTIKOA
 margoak, irudiak, materialak erabiltzeko gaitasuna da, baita musika tresnak jotzeko, dantzatzeko edo antzezteko trebetasuna ere



Comments