Lanean ari dira DBH4 Lanean hasita dauden pertsonen bideoak bildu ditugu ondoren. Horietan protagonistek haien lanbidea, behar izan duten prestakuntza, egin duten ibilbidea, gaur egun zertan diharduten eta etorkizunean zer espero duten azalduko dizute.
Bideo gehiago Play list honetan beste lanbide batzuk dituzu: Monitor/a de fitness; Físico/a; Agente de medio ambiente.; Ciencias del mar; Veterinaria; Técnico de laboratorio; Enólogo; Cabina de cine; Archivero; Fisioterapeuta; Director de hotel; Trabajador social; Community manager; Instalador de comunicaciones; Fotógrafo; Restaurador; Nutricionista; Diseñador de moda; Especialista de cine; Bombero; Ingeniero aeronáutico; Ingeniero de caminos; Arquitecto; Marino; Socorrista; Guardia civil; Decorador; Dietista; Piloto de aeronaves; Juez; Notario. (Claudio Castilla) Lanbide Heziketa interesatzen bazaizu, beheko bideoan ikasketa horiek egin dituzten beste pertsonen adibideak daude. Lanbide Heziketa atalean bideo gehiago aurkituko duzu. Lana bilatzeko nire indarguneak DBH4 Lana bilatzeko unea urruti daukazun arren, enplegagarritasuna hobetzen duten baldintzak ezagutzea proposatzen dizugu orain, alderdi horiek garatzeko denbora duzulako. Ondorengo bideoan enplegagarritasuna hobetzeko 10 giltza aipatzen dira. Zure kasuan indarguneak edo hobetzeko alderdiak dira? Lana bilatzeko dekalogoa 1.- Norberaren ezagutza eta konfiantza. Jakin zein dituzun indar guneak eta zein zure mugak. 2.- Etengabeko ikaskuntza. Ager zaitez baikor eta hobetzeko gogoz. 3.- Komunikazioa. D efenda itzazu zure ideiak eta besteekin partekatu 4.- Malgutasuna. A ldaketetara moldatu 5.- Erabakiak hartu. E z geratu zalantzagatik geldirik. 6.- Denboraren kudeaketa. Lehentasunak jarri, egitekoak antolatu… 7. Ekintzaile
eta jardunzale izan. Nahi
duzuna lortzeko, egin borroka irtenbideak eta aukerak bilatuz 8.- Elkarlanerako
sareak. Besteekin
batera aritu eta lagundu besteei. 9.- Gaitasun digitalak. Ikasi tresna
digitalak ondo erabiltzen 10.- Taldean lan egin. Partekatu,
elkarbanatu, izan konfiantza besteengan… |