1. Berdintasunean aukeratzea

Prozesu guzti hau hasi aurretik, galdera bat egin nahi dizugu, sinplea baina oso garrantzitsua:

Ikasketak aukeratzerakoan nesken eta mutilen artean ba al dago ezberdintasunik? 

Ondorengo jarduerek galdera horri erantzuteko eta, era berean, aurreiritzi batzuk alde batera uzteko balioko dutela uste dugu. 


1.1. jarduera: Berdintasuna lanean (GPS materiala) DBH3

Ondorengo bideoan bi pertsonai agertuko dira. Horien bizitzan hiru markagailu jarriko dira martxan: ekonomiarena, lanarena eta aisaldiarena. Hasierako egoera berdina da bientzat baina, denbora pasa hala, markagailuak  desberdintzen joango dira. Zergatik?
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea ez da erraza. EUSTATek. EAEko biztanle landunek dituzten aukerak aztertzen ditu, euren lana familiarekin eta norberaren bizitzarekin uztartzeko orduan. 

Uztartzeak gure bizitzako alderdi ezberdinak orekatzea esan nahi du, ordaindutako lana etxeko lanekin zein familiari dagozkion ardurekin eta norberarentzat gordetako aisiarekin orekatzea, hain zuzen:
  • lanaren alderdia, bizimodu ekonomikoari lotua, ordainsaria dakarrena; 
  • familiakoa, etxeko lanei eta familiaren zaintzari dagokiena (adingabeen eta mendeko pertsonen zaintza), 
  • eta norberaren bizitzarena, espazio eta denbora propioarekin lotua, norbanakoak bere buruaz arduratzeko eta ingurunearekin harremanetan jartzeko erabiltzen duena.
EUSTATen 2017ko txostenaren datuak dituzu ondorengoak: EAEko landunak egunean etxeko lanetan eta besteen zaintzetan emandako orduak, sexuaren arabera sailkatuta. Nork sartzen ditu ordu gehiago lan horietan, gizonezkoak ala emakumezkoak? Zergatik?














































































Taldean bideoa ikusi eta grafikoak eztabaidatu ondoren, zure Orientazio Koadernora joan eta galderak erantzun.





1.2. jarduera: Datuak aztertzen  DBH 4

EUSTATek 2016ko ekainean kaleratu zituen datuak dituzu ondoren. Grafikoek ikasleek aukeratzen dituzten ikasketak jasotzen dituzte: neskenak gorriz; mutilenak, urdinez. 

Neskek eta mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan desberdintasunik ba al dago?   

http://eu.eustat.eus/elementos/ele0000000/Euskal_AEn_Lan_Heziketan_matrikulatutako_ikasleak_gradu_eta_familia_profesionalaren_arabera_lurralde_historiko_eta_sexuari_jarraiki/tbl0000096_e.html

Badirudi neskek besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituztela; mutilek, berriz, teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak. 

Debbie Sterling-ek ingenieritza ikasi zuen eta neskak karrera horietan sartzen animatzeko jostailuen enpresa bat martxan jarri zuen. Haren bizitzaren helburu bat da zientzian, teknologian, ingenieritzan eta matematiketan generoaren desberdintasunei aurre egitea.



Zure Orientazio koadernora joan eta galderak erantzun. 
Zure iritzia ere eskatuko dizugu: zergatik ematen dira desoreka horiek? Zer diozu Debbie-ren aukerari buruz?
Comments