AURRERA EXPRESS

Aurrera programa osoa egiteko denborarik ez baduzu, DBH bukaeran zure erabakia hartzeko programaren bertsio laburra egin dugu.

0. Orientazio koadernoa eskuratu
Koadernoa eskuratzeko bi aukera dituzu:
DRIVEan DBH 4 koaderno laburra, zure DRIVEan kopiatzeko
            Gaztelaniazko bertsioa ere badago, Mikel Diaz-i esker: Cuaderno 4º ESO express
Orriaren bukaeran fitxategia deskargatu

1. DBH ondorengo aukerak aztertu
 
2. Ikasteei buruzko hausnarketa egin
Ikasketak atsegin dituzu? Zenbat denbora dedikatu nahi diozu prestatzeari?

http://www.berritzegunenagusia.eus/galdeketak/index.php?r=survey/index&sid=929413&lang=eu&encode=
Ikasketeei buruzko g
aldeketa


Galdeketaren emaitzak zure koadernoan kopiatu.


3. Zure lan interesak igarri
Ba al dakizu zein lanbide gustatzen zaizun gehien? Eta zeintzuk diren egin behar dituzun ikasketak horretan aritzeko? 


Ondorengo galdeketan 100 lanbide jarduerak aurkeztuko dizkizugu.

Bakoitzari puntuazioa eman behar diozu, 1etik (ez zait batere gustatzen) 5era (asko gustatzen zait).

Emaitzak zure koadernoan kopiatuko dituzu.


Galdeketa bukatu ondoren, zure interesen puntuazioak  5 arlotan bananduta jasoko dituzu:

Zientzia-Teknologia   Biosasungintza   Gizarte Zientziak    Giza zientziak    Artea

Ikasketa-multzo bakoitzean dauden ikasteko aukerak aztertuko dituzu: galdeketan puntuazio altuena lortu duzun etiketaren gainean klikatu eta ikasketa multzo horretan dauden aukerak ikusiko dituzu.


4. Zure gaitasunaz ohartu 
Gaitasunak jarduera batzuk ondo burutzeko dugun ahalmen multzoa dira, ezagutzarekin eta praktikarekin garatzen direnak. Zure gaitasunaz hausnarketa egiteko galdeketa bat prestatu dizugu:







Orain ikasketa multzo bakoitzean behar diren gaitasunak kontuan hartuko dituzu.

Gaitasun guztiak garrantzitsuak diren arren, beheko irudian ikasketa multzo bakoitzean behar beharrezkoak direnak bakarrik marraztu ditugu. Horrek ez du esan nahi agertzen ez diren gaitasunak kontuan hartu behar ez dituzunik. Horiek ere behar dira, maila nahikoetan gutxienez.




Zure interesen arabera, zein da zure ikasketa multzoa?


Ikasketa horietan behar beharrezkoak diren gaitasunak kontuan hartu.

Zure gaitasunen balorazioak ikasketa multzo horretan eskatzen diren gaitasunekin alderatu. Zein gaitasun garatu beharko zenuke gehiago?




5. Zure notak kontuan hartu

DBHn orain arte lortutako notek zeresan handia dute erabakitze prozesu honetan, ikasketetarako duzun gaitasuna eta ahalegina, biak, azaltzen dituztelako. 


Ondorengo taulan ikasketen multzo bakoitzean DBHko jakintzagai garrantzitsuenak zeintzuk diren jaso ditugu. 

Zure koadernoan jakintzagai bakoitzean lortutako batez besteko puntuazioa taularen hirugarren zutabean ipiniko duzu. Azken zutabean, berriz, batez bestekoa egingo dugu. Emaitza horiek zure erabaki hartzerakoan kontuan hartuko dituzu.


ikasketa-multzoak

jakintzagai garrantzitsuak

zure notak

multzoaren emaitza

 

Zientzia-Teknologia

Matematika

Fisika-Kimika

Biologia-Geologia

Teknologia

 

….

Biosasungintza

Biologia-Geologia

Fisika-Kimika

….

Gizarte Zientziak

Matematika

Geografia eta Historia

….

 

Giza Zientziak

Euskara eta lit.

Gaztelania eta lit.

Atzerriko hizkuntza

Geografia eta Historia

 

….

Artea

Musika

Plastika

 

….

6. Hausnarketaren laburpena koadernoan egin
Zure koadernoan hiru ataletan lortutako emaitzak batera aztertuko dituzu: lanbide interesak, gaitasunak eta notak.
 
7. Ikasketeei buruzko informazioa aztertu
  • Batxilergoa interesatzen bazaizu, modalitatea aukeratu aurretik, jakintzagaiak eta ondorengo ikasketekin dauden loturak errebisatu beharko dituzu.

  • Lanbide Heziketa interesatzen bazaizu, zikoen eskaintza eta ikasten jarraitzeko aukerak ezagutu behar dituzu.
 
Ez badakizu zein ziklo aukeratu, zoaz FPBide-ra. Bertan aurkituko duzun galdeketak ziklo bat aukeratzen lagunduko dizu.

8. Zure erabakia hartu
Zurek koadernoan 3 aukera aurkituko dituzu:  Batxilergoa, Erdi mailako Lanbide Heziketa eta Oinarrizko Lanbide Heziketa. Ezabatu zurea ez dena. 
                                                        Eta Aurrera!





Orain hartuko duzun erabakia zure bizibidearen lehenengo erabaki serioa izango da ziur asko, baina ez azkena. Bizitzan zehar beste erabakiak hartuko dituzu, zure bizitza eta lan-ibilbidea osatzen joango direnak. 

Zein da zure hurrengo erabakietan kontuan hartu beharko zenukeena?

Gehien gustatzen zaizuna aukeratu beharko zenuke, ikasketa horiek une honetan lan irteera gutxi badute ere? 

Edo lan munduari begira hautatu beharko zenituzke ikasketak? 

Zure lan-ibilbiderako proiektuak gauza guzti horiek hartu beharko lituzke kontuan: 
  • gustukoa duzuna, lanean ere disfrutatzeko
  • ondo egiten dakizuna, zure buruarekin ondo sentitzeko
  • munduak behar duena, zure ekarpena egiteko
  • ordainduko dizutena, bizimodua atera ahal izateko.

Lau multzo horien intersekzioan duzu zure lan-ibilbiderako helburua, zure ikasketak aukeratzeko bide-erakuslea izango dena.

 

Zure bizitzaren hurrengo erabakietan kontuan hartzeko azken aholkua:


Zure lan-ibilbidearen helmugari eutsi!







ĉ
Rosa Ortega,
12 ene. 2018 3:46
ĉ
Rosa Ortega,
8 ene. 2018 2:11
Comments