Erabakiak hartzeko aholkuak

DBH ondorengo ikas-aukerak batera jaso ditugu, gogora ditzazun.


5.1. jarduera: Arrakastarako bidea   DBH 4 
Dagoeneko jakingo duzu heldua izateak zer dakarren: beste gauza askoren artean erabaki gehiago hartu behar izatea eta arazoei zuk zeuk aurre egin behar izatea, ardura zeurea izanik

Bizitzako egoera gehienek parte hartzea eta zerbait erabakitzea eskatzen digute. Egoera batzuen aurrean lasaiago erabakitzen dugu, zer aukeratu ia berdin zaigulako. Beste egoeretan, berriz, gehiago kostatzen zaigu aukeratzea, asko baloratzen ditugun gauzen artean bat, besterik ez, aukeratu behar dugunean
Aukerak, berarekin nekea!

Hartzen ditugun erabakiekin denok asmatu nahi dugu, gure helburuak lortu nahi ditugu. Baina batzuetan ez da horrela gertatzen. Zer egin behar da gure helburuak lortzeko?

Arrakasta zer den eta nola lortzen den hausnartzea proposatzen dizugu.

Richard St John-ek  500 pertsona arrakastatsuak elkarrizketatu zituen. Haiek denak 8 ezaugarri komunak zituzten, landu behar izan zituztenak, ez baiziren haiekin jaio. Zeintzuk dira ezaugarri horiek? Noraino dituzu zuk ezaugarri horiek garatuak?


RTVEn Ikusi
Las ocho claves del exito. Richard St John




Orientazio Koadernoan arrakastari buruzko zure iritzia  idatziko duzu, baita 8 klabe horiei buruz zure gogoeta ere. Zenbat dituzu lortuak? Eta lortzeko bidean?




Material osagarria
Luzuvlogs ados dago Richard St Johnekin. Eta zu?

Comments