Aurkezpena

Orain arte egindako ibilbide akademikoan ez duzu ezer pentsatu behar izan. Laster, ordea, nora iritsi nahi duzun planteatu beharko duzu. Eta galdera horri erantzuteko zure bizibide proiektuaz pentsatu beharko duzu: zer izan nahi duzu?



          Zein bide aukeratzen jakiteko, 
nora joan nahi den jakin behar da lehenengo.



Orientazio Programa honetan ikasturtearen bukaerako erabakiak hartzeko laguntza aurkituko duzu. 


Programaren atalak


 
 
Neskek eta mutilek berdintasunean aukeratzen ote duten 
hausnartzea proposatzen dizugu lehenengo, genero estereotipoei hasieratik aurre egiteko. Ondorengo atal guztietan ere horretaz hausnartzeko guneak topatuko dituzu.

Norberaren ezagutza programaren hurrengo urratsa da:
zer interesatzen zaizun, zure gaitasunaknotak eta balioak  ezagutzea garrantzitsua da, norberaren izaerarekin bat datozen erabakiak hartu ahal izateko.

Lanbideak ere ondo ezagutu behar dira; lanean ari diren gazteen esperientziak eskeiniko dizkizugu  eta lan horiekin lotutako 
ikasketen ibilbideak aztertuko dituzu.

Bukaeran, arrakasta lortzeko aholku batzuk ere emango dizkizugu eta aurreko urrats guztietan egindako lana kontuan hartu beharko duzu zure erabakia hartzeko.

Prozesu honetan egindako hausnarketak ezertan ez gelditzeko, jarduera guztien emaitzak gordetzea aholkatzen dizugu. Bidea egin ahala, zure Orientazio Koadernoa osatzen joango zara.


Prest zaude?  Aurrera!