ELKARRIZKETAK KAZETARITZAN
Aldizkarietan, irratian, telebistan eta Interneten ere elkarrizketak aurkitzea posible da. Normalean, jende ospetsuari edo gai jakin bati buruz informazio edo jakituria handia duten pertsonei egiten zaizkie.
Ba al dakizu zeintzuk diren elkarrizketa on bat prestatzeko urratsak?
- Ondo aukeratu nori eta zeri buruzkoa izango den. Komeni da interesgarria den norbait aukeratzea.
- Dokumentatu.
Informazioa biltzea ezinbestekoa da. Hasteko, osa ezazu pertsona horren biografia labur bat.
- Galderak prestatu.
Elkarrizketatuko duzun pertsona horri buruz informazioa bildu ostean, itaunak prestatu. Zerk bultzatu zaitu pertsona horri elkarrizketa egitera? Zer jakin nahi zenuke?
Hona hemen Euskal Telebistako Bisitaria saioan Kalakan musika taldeari egindako elkarrizketa eta abestitxo bat.