Talde hausnarketa

Hausnarketa hau hasi baino lehen, gaia zein izango den aipatuko dugu. Sexu bereizketa eta generoen arteko diferentziei eta emakumearen egoera gaur egungo gizarte mundialari buruz izango da, hain zuzen larritasun handiko gai bat gaur egun.

Urte asko daramatzagu berdintasunaren alde borroka egiten eta egia da askok eta askok borroka utzi dutela uste dutelako berdintasunean murgildu garelakoan, baina ba al da hori horrela? Ba al dago benetako berdintasun osoa, gaur egun, mundu osoan zehar? Erantzuna oso argia da, EZ. Datu pila bat aurki ditzakegu interneten edo edonon baina larriagoa da datu horiek baieztatu ahal direzela gaur egungo egun-egunean edozein munduko gizartean.

 

Horretaz jabetzeko datu erreal batzuk aurkeztuko ditugu:

 

  • Herrialde gehienetan, emakumearen bizi iraupena gizonezkoena baino altuagoa da. Baina bizi osasungarria urte gutxiagotan disfrutatzen dute.

 

  • Afrikako Sahara Hegoaldean HIES-aren birusaz kutsaturik dagoen biztanleriaren %74 emakumeak dira.

 

  • Beren gizon bikoteengandik gutxienez %15ak jasan du biolentzia fisikoa edo sexuala. Lurralde batzuetan, portzentaia hau %71-raino iristen da.

 

  • 15 urte bete aurretik, bost emakumeen artean, batek, bortxaketa sexual bat jasan duela ziurtatzen du.

 

  • Urtero 18 urte baino gutxiagoko 10 milioi neska ezkontzen dira.

 

  • Urtero, 14 milioi nerabe izaten da ama.

  • Egunero 1600 emakume eta 10.000 jaioberri hiltzen dira; haurdunaldi eta erditzerako gaixotasun hauek saihestu daitezke.

 

  • Urtero, etxeko suteen ondorioz hiltzen diren 1,5 milioi pertsonetatik gehiengoa emakumeak eta haurrak dira.

Datu hauekin eztabaidatzeko baieztapen batzuk egin nahi ditugu; Ez gara berdintasunera heldu. Nahiz eta hemen, Euskal Herrian eta Espainian, egoera asko hobetu beste herrialde batzuetan egoera oso latza da emakumearentzako. Egoerarik latzena gure ustez Afrikan bizitzen da, ez bakarrik desberdintasun soziala delakoan, baizik eta erlijioagatik ere bazterketa oso nabaria baitda.

Horretaz aparte, eta txarrena izan daitekena,  genero biolentzia izan daiteke. Gero eta kasu gehiago ikusten dira gure herrialdean baina egia da ere beste herrialde batzuetan, kasua askoz ere larriagoa dela.

Bestalde oso argia den bazterketa bat ezkontza adinean gertatzen da. Esan beharra dago honen arrazoia kultura dela esan daiteke, non kultura batzuek 15-18 urte bitartean derrigortzen dituzte emakume guztiak ezkontzera, kontuan hartu barik gizonezkoaren adina.

Horrelako beste hainbeste kasu jarri ahal ditugu baina taldean eztabaidatuta gauza bat oso argi izan dugu eta denok egin dugu bat puntu honetan; Lan asko egiteko dago oraindik, kulturak edo tradizioak aldatu ahal eta behar dira, horrelako gauzak ekiditeko eta berdintasuna lortzeko.