lBa
Banakako hausnarketak
  • MAITE BARRIUSO

Gai honen inguruan informazioa eskuratu, eta inkestan lortutako emaitzak aztertu ondoren, zenbait ondorio desberdinak ateratzeko aukera izan dugu.


Badakigu, emakumeak izugarri egin duela aurrera azken urteotan. Gizartearen antolamendua ere aldatu du aurrerapen horrek. Gizon askoz, ez denek, begi onez eta etsipenez onartzen dituzte aldaketa hauek. Baina, beste alde aldetik, gutxi batzuk omen daude bakarrik eurek ere aldatzeko prest.


Izan ere, antzinatik zetorkien roll-a erabat diskriminatzen zituen: etxeko lanaz ardura zuten, familia, ez zuten ikasteko eskubiderik, ezta botoa emateko ere ez. Oro har, gizartetik at egongo balira bezala tratatuak ziren, gizonak pozik edukitzea helburu duten objektuak besterik ez zirelako. Baina lortutako emaitzak aztertuta, esparru honetan gauzak aldatu direla argi ikus dezakegu ; etxeko kide guztiek etxeko lanetan parte hartzen dute edo behintzat saiatzen dira, eta emakume gehienak lan egiteko aukera dute.


Lan hau burutu ahal izateko, gure asmoa, gaur egungo gazteria gai honetan murgiltzea izan da. Hasieratik , ikasleen aurreiritzi orokorrak zeintzuk izango ziren bagenekien. Izan ere, inkestan jaso ditugun emaitza batzuek asko harritu gaituzte, erraz ikusi ahal izan dugulako, matxismoa oraindik ere  gure gizartean pil-pilean dagoen gaia dela, bai emakume zein gizonen artean.


Nahiz eta lan erraza ez izan, orokorrean hasiera batean proposatutako helburu guztiak edo behintzat garrantzitsuenak lortu ditugula esan dezaket. Jendeak badaki zein den gure gizartearen egoera gaur egun, eta zer nolako aurrerapauso  jaso dituen azken urteetan. Inkesta anonimoa izan arren, ikasle bakoitzak gaiaren inguruan duen iritzia azaltzeko askatasuna izan du.


Inkesta magisteritza eskolan egiteak, ondorioak ateratzerako orduan lana erraztu egin du. Irakasleon lana, gizartean ditugun jakintzak eta baloreak umeei transmititzean eta umeak hezitzean datza. Gaur egun, pentsamendu berriekin hezitzeko aukera izango dugu, matxismoa alde batera utziz. Horretarako, kontu handiz ibili behar gara, ikasleek eredutzat hartzen gaituztelako lehenengo momentutik.


Azkenik, emakume batzuk gizon batzuen menpe bizi dira oraindik, umilazio, bortxakeri eta egurra jasotzen. Uste dut oraindik ere bide luze bat daukagula aurretik, beraz has gaitezke egoerataz ohartzen, guztion lana da aldatzea, edo behintzat aldatzen saiatzea; emakumeak ez du bere kontrako erasorik jasan behar; ez mehatxurik, ez bortikeriarik, ez hilketarik. Emakume izateak ez du horrelakorik egotea ahalbidetzen, ez hemen ez munduan inon. Gurean dagoeneko ideia nahiko barneratua egon arren, lurralde askotan oraindik oso normala da emakumea sufriaraztea.


  • MAIDER BILBAO ALCIBAR

Lan hau burutu ondoren eta inkestetan ateratako emaitzak aztertu ondoren, emaitza hauen ondorio batzuk atera ditugu orokorrean, eta honi esker nik ondorio batzuk atera eta hausnarketa propio bat egin ahal izan dut.

Gelan aukeratutako helburu orokorrez gain, guk geuk gure ondorio propioak ere genituela esan daiteke, izan ere, gau egun gure gizartean emakumearen egoeraren inguruan kontzientzia piztea, oraindik dagoela jende asko gure inguruan matxista moduan kalifikatzen duela bere burua, eta normaltasun osoz esaten duena gainera.

Geletara joan aurretik, galderak egin ondoren eta hauek irakurritakoan, emaitza batzuk nolakoak izango ziren aurreikustea ez zen oso zaila, baina hala ere, esan beharra dut emaitza batzuek nahiko harritu nautela. 

Izan ere, argi dago erantzunak ikusita askok erantzuna emateagatik eman dutela, honek zer esan nahi duen pentsatu barik, eta agian pentsatu gabe gai hau gure gizartean pil-pilean dagoen gaia dela, guztiok barnean hartzen gaituena eta arazo moduan hartu beharrekoa.

Honengatik, harritu egiten nau, jendeak gai hau serio ez hartzea eta erantzunak pentsatu gabe idaztea, benetan dugulako arazo sexismoa gure bizitzan eta aldatu beharreko gaia delako, baina lehenik eta behin jendearen kontzientzia piztea ezin bestekoa izango da.

Hala ere, emaitzak orokorrean aztertuz, galdetegi honen helburu orokorra lortu dugula ere uste dut, nabari delako jendeak ezagutzen duela bizi dugun egoera eta hau horrela izatea ez dela bidezkoa eta ezta zentzuzkoa ere. Hala nola, egoera sexistak antzematen dituztela eta gure gizarteak duen egoeraz kontzientzia piztuta dutela, honen inguruko iritzi kritiko bat dutelarik.

Bestalde, uste dut, kontzientzia hau piztea eta norberak duen iritzia kontuan hartzea, galdetegia anonimoa baldin bada ere, ezinbestekoa da aldaketa baten bila baldin bagaude, bertatik hasi behar garelako, emaitzak ikusi eta gertatzen ari denaz konturatuz.

Bestalde, uste dut, horrelako egoerak antzeman eta gizarteak sexismoarekiko duen arazoa ezagutzea ezinbestekoa dela guztiontzako gaur egun, baina garrantzi handiagoa duela hezkuntza arloan lan egiten dugunontzat, gure etorkizunean gai honekiko ideia argiak izan beharko ditugulako.

Zergatik? Egoera hau ezagutu eta hon aurre egitea ezin bestekoa delako, gure baloreak zeintzuk diren jakin eta hau gero umeei transmititzeko. Azken finean, gure lanak hainbat umeen hezkuntza eta heziketan datza, edo horrela izango da behintzat etorkizunean, eta haiek guk esaten duguna kontuan hartu eta bertatik ikasiko dituzte hainbat gauza. Beraz, guk transmititu beharko dieguna ezinbestekoa izango da gero norberak bere kritikotasuna garatu eta gai honen zein beste askoren inguruan iritzi kritiko bat sortzeko.

Beraz, amaitu eta orokortzeko uste dut lortu ditugun emaitzak nahiko positiboak izan direla, bai guretzako zein galdeketa erantzun duten ikasleentzako, ziurrenik, galderak erantzuteak gaiaren inguruan pentsaraztea egin dielako eta agian, egoera honen aurrean gauzak aldatzeko gogoak baita ere, nork daki, agian egoeraz gehiago konturatzea lortu dugu.

Hala ere, eta orain bai amaitzeko,  uste dut oraindik ere bide oso luzea dagoela aurretik, bai guretzako zein gizarte guztiarentzako orokorrean, eta guztion lana dela hau aldatzen saiatzea. Baina gauzak aldatzeko aldaketa txikiak egin behar dira, bestela ez dugulako ezer lortuko, horretarako piztu behar dugu kontzientzia guztiongan, gauzak aldatzen joan edo aldatzen saiatzeko.


  • LARA ESTRELLA RUIZ
Inkestak pasatu eta datuak bildu ondoren, ondorio batzuk atera ditugu. Asko izan dira aldatu behar ian ditudan aurreiritziak, nahiko emaitza harrigarriak jaso ditugulako.

Nire ustetan, gaur egungo gazteria askoz aurrerakoiagoa zen, baina berretsi ahal izan dut ez dela horrela bat ere. Niretzat  matxistak diren jarrerak edo egoerak,  inkestetan lortutako emaitzetan oinarritzen bagara, gizarteak ohiko egoerak bezala hartzen ditu. Askotan esaten da gazteon eskuetan dagoela etorkizuna aldatzea eta berdintasunaren bidea erraztea, baina benetan horretan gabiltza? Ikusita belanaunaldien arteko ikuspuntua ez dela hain desberdina ez dakit ea benetan ondo egiten hari garen edo ez. 

Kontuan hartuta ikerketa hau magisteritza eskola batean eginda dagoela, horrek esan nahi du honetan gauden ikasleok etorkizunean irakasleak izango garela eta  ikasleak heztuko ditugula. Hauek pentsamendu berri batekin hezitu ahal izateko, lehenengo eta behin gure ikuspuntua edo pentsamendua aldatu beharko dugu. Hau aldatzea ez dela erraza izango esan dezaket. Hain zuzen ere,eta penagarria bada ere, gure herrialdearen kulturarekin batera datozen jokabide batzuk, genero desberdintasun egoera hau areagotzen dute. 

Orain arte aipatutakoa ezkorra baldin bada  ere, alaitzeko arrazoiak ere badaude. Honen adibide dira, etxeko lanak egiterako orduan gaur egun emakumeen zein gizonezkoen ehuneko antzeko batek egiten dutela. Baita lanbideen "generoa" alde batera utzi dela ere. Honekin esan nahi dut ,orain dela urte batzuk adibidez, oso argi zegoela medikuaren papera beti gizonezko batek edukiko zuela, eta erizainarena aldiz emakumeak. Beste hainbat adibide jar daitezke horren antzera,  baina gure kasuan hurbil daukaguna eta egiaztatu dudanez, magisteritza eskolan urtero gizon gehiago sartu eta emakumeekin parekatzen hari direla da. Kasu honetan inkestan 138 pertsonetatik, 43 gizonezkoak izan dira. Ehuneko ez oso handia ez bada ere, azken urteetan baino altuagoa da eta horrek pozten nau, modu batean edo bestean aurrerapen bat ikusten delako. 

Amaitzeko esan dezaket ikerketa honekin oso bitxiak egin zaizkidan hainbat gauza ikasi ditudala da. Baita ere, ikusi ahal izan dut oraindik gauza asko daudela konpontzeko eta lan egiteko. Baikor sentitzen naiz gai honen aurrean hala ere, gure aitona-amonen belaunaldiarekin konparaketa eginda, asko da aurreratu duguna eta gelditzen zaiguna aurreratzeko.

  • UNAI GARCIA HUERGA

Sexismoa da aztertu behar dugun gaia, gaur egun pil-pilean dagoena. Zelan izan daiteke posible orain dela 60-80 urteko pentsaerarekin bizitzen jarraitzea? Zelan izan daiteke oraindik gure herrialdeko leku edo komunitate batzuetan gizarte patriarkatu baten bizitzea? Pertsonalki, eta kulturen desberdintasunetan sartu barik, gaur egungo gizarteko matxismoa nahiko gorrotagarria eta desatsegina dela uste dut. Agerian gauzak aldatu dira baina, nork ez du ikusi edo entzun ume batek beste bati nenaza esaten negarrez dagoalako? Horrelako hainbat adibide ipin ditzakeguz.

Nire ustez gizartea agerian aldatu da, hau da, denok uste dugu eta gure dugu emakume eta gizonaren arteko berdintasuna baina ideologikoki ez da hainbeste edo behintzat agerian ikusten den bezala aldatu. Emaitzetan ikusi den bezala, nahiz eta etxean guraso biak etxeko lanak egin, kopuru esanguratsu batek aitortu du emakumeak lan gehiago egiten dutela. Horrek ez du zertan sexismoa dagoenik esan nahi baina pertsonalki datu esanguratsu bat dela uste dut.

Honekin kontrastean, esan nahi dut, nire ikuspuntutik behientzat, berdintasuna ez duela hembrismo pentsaera batek ekarriko. Agian pixkat erradikala izan daiteke eta ez da guztiz horrela baina beste galdera baten ateratako emaitzekin ere ez nago ados. Galdera horrela esaten du: Nork ematen dizu konfiantza gehiago? Emakumea edo gizona? Ia erdiak erantzun du emakumea. Zergatik? Zergatik uste dugu bata edo bestea? Bai emakumea zein gizona pertsonak dira generoaren gainetik, eta pertsonalki horri eman behar zaio garrantzia beste gauzen gainetik.

Bukatzeko, uste dut inkestetan ikusi dela matxismoaren kontrako borroka feminismoarekin lortuko dela eta ez nago batere ados. Pertsonalki uste dut matxismoa berdintasunarekin borrokatu behar dela, bi generoak maila berean ez bata bestea zapaltzen edo bestearen gainetik pasatzen. Gizona edo emakumearen gainetik pertsonak gara eta horri eman behar zaio garrantzia generoari eman aurretik. Egia da ere, berdintasun hori lortzeko oraindik lan asko gelditzen dela matxismoa eta patriarkatua gizartearen nahiko barnean dagoelako, baina nire ustez feminismoa ezta henbrismoa ez dira irtenbidea, BERDINTASUNA baizik