Emakumea Euskal Herrian

 

Emakumeren egoerari buruz hitz egiten badugu, duela urte askotatik honako hainbat gertakizun aipatzea beharrezkoa litzateke. Horrela, gertakizun eta egoera guzti hauei esker, aipatu ahalko genituzke lortu diren eskubideak, orain dagoen berdintasun juridikoa eta beste hainbat lorpen eta aurrerapen. Aldaketa guzti hauek eman ahal izateko, hainbat borroka egon dira historian zehar, duela urte asko hasi zelarik gai honi eman behar zaion garrantzia ematen.

Hasteko, emakumearen berdintasunaren borrokaren inguruan hitz egiten dugunean, ezin bestekoa da XX. mendeari buruz hitz egitea, hau izan baitzen emakumearen borroka feministaren hasiera. Hala ere, esan beharra dago, egoera honek atzeko gai batzuk zituela atzetik, hala nola, gizartearen egoera soziala edo aurretik gertatutako egoera politikoak. Egoera guzti hauek, ezagutzea, gainetik baldin bada ere ezinbestekoa deritzot, gaia testuinguruan sartuz joateko.

Emakumeak gizartean izan duen egoerari buruz hitz egin behar badugu, haitzuloetako garaira joan beharko ginateke lehenik eta behin. izan ere, garai hartan emakumeek  bizi-irauteko beharrezkoak ziren jarduerak burutu behar zituen, eta gizonak, berriz, indarra behar zuten jarduerak egiteko zeuden eguneroko bizitzan, emakumeak jarduera errazagoak egiten zituelarik.

Horrela patriarkatuaren hasierarekin, gizartean gizonaren jarrera defendatzailearena izatera pasatu zen, berak zuelarik gizartearen ardura gehiena. Horrela, gizonen emakumeenganako menpekotasun handiago sortuz joan zen.

Erdi aroan, emakume zein gizonek egiten zituzten lan berdinak, baina hau ilustrazio eta berpizkundean aldatu egin zen, aristotelesen ideiak jarraitzen baitzituen gizartean. Ideia hauen oinarri bat emakumearen diskriminazioa zelarik. Horrela, emakumeak hezkuntza jasotzeko eskubidea zein eskubide politikoak galdu zituen.

Gertaera hauen aurkako lehenengo mugimendu feministak XX.mendean eman ziren, non emakumeek, hezkuntza, bozka eta emakumearen lanagatik ari zirela borrokan. Helburuetako bat gizonarengandik autonomia lortzea zutelarik. Urte batzuk beranduago beste talde feminista bat sortu zen, erradikala oraingoan. Feminismo erradikal hau, Estatu Batuetan hasi eta Europara zabaldu zen beranduago.

II. Errepublikako 1931ko Espainiako Konstituzioak adinez nagusiak ziren emakumeei, hau da, garai hartan 23 urte edo gehiago zituzten emakumeei botoa emateko eskubidea bermatu zien. Bistan zenez, eskubide hori atzerapenez eman zitzaien, Iparramerikako beste estatu batzuen (Wyoming, 1869), Zeelanda Berriaren (1893) eta Europako herrien (berauen artean Finlandia aitzindaria izan zen emakumeei botoa ematen uzten, 1906an utzi zielarik) aldean.

Sufragioa emateko berandutzaren zioak honakoak izan dira: herria industrializatze-prozesuan sartzen berandu ibiltzea eta doktrina liberaletatik urrun egotea, kontserbadorismo katolikoa “etxekotasun”-aren ideiaren inguruan antolatutako gizarte egituraren indarraldia eta emakumea “etxeko aingeru”, ama edo emaztetzat hartze arketipikoa Zigor Kodea (1870), Merkataritza Kodea (1885) eta Kode Zibila indarrean zituzten lege baztertzaileek indartua.

Pixka bat atzera bueltatuz, XIX. mendean zehar, Espainian, feminismoak gizarte arloarekiko joera handiagoa izana zuen. Izan ere, mende horretako beraren jarrerei zegokienez, hezkuntzarako eta lanerako eskubideak berdintasun osoa eta sufragioa aintzatesteko politika arloko eskubidea baino gehiagotan aldarrikatu zituen. Botoa emateko aukera lortu aurre-aurretiko mendean, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán indar handiz agertu ziren emakumearen gizarte eskubideen alde, gizarte feminismoaren bitartez.

Gizarte arlotik politika arlorako eboluzio gisa aipatu behar da Espainiako Emakumeen Nazio Elkartea (ANME) (1918). Bertako buruzagietakoa izan zen Clara Campoamorrek (Victoria Kentekin batera eta Margarita Nelkenekin batera II. Errepublikan gorteetan lehenengo hiru diputatuetako bat izan zenak) eragin erabakigarria izan zuen emakumeek botoa gizonen baldintza berdinetan emateko aukera lortzeko.

Era berean, Carmen de Burgos, Espainiako Emakumeen Gurutzadan buru zena, sufragioaren aldeko lehenengo manifestaziora joan zen Madrila 1921ean. Errepublikaren 1936ko porrotaren ostean eta erregimen frankista ezarri ondoren, 1978ko Konstituzioa egin arte ez zen sufragio unibertsala berreskuratu.

Euskal herriaren inguruan hitz egin beharko bagenu, 70.hamarkadan finkatuko genituzke hastapenak. Momentutik gaur egunera arte historia luzea baitago, jarraian kontatuko dugun historia luzea. Garai artan, herri honek egoera oso latza zuen eta jasaten zuen egoera politikoa eta herri zapaldua izateak egoera areagotu zuen.

Euskal feminismoaren sorrerari buruz hitz egingo bagenu, Ipar Euskal Herrian kokatuko genuke, 1974. urtean hain zuzen ere, Ezker Abertzalean militatzen zuten emakumeen egoera aztertzeko asmoarekin. Momentu horretara arte, erakunde mixtoetan militatu zuten emakumeek, espazio propiorik hartu gabe. Inguruneko egoera zela eta erabaki zuten aldaketan bilatu behar zituztela, beraz, genero zapalkuntzari aurre egiteko elkartu beharra zutela pentsatu zuten. Frantziako mugimendu feministan zuten oinarria garaiko emakumeek, horrela, ideia hauek praktika politiko abertzalearekin uztartzeko beharra ikusi zuten. Horrela, egoerari aurre egiteko asmoz, 1976an, Euskal Emazteak Beren Askatasunaren Alde (EEBAA) sortu zen, Euskal Herriko emakume langileek jasaten duten zapalkuntza identifikatzeko asmoarekin, honez gain, zapalkuntza hirukoitzaren kontzeptua proposatu zuten: sexu, klase eta nazio zapalkuntza.

Garai hartan, KAS alternatiba (Koordinadora Abertzale Sozizialista) alderdiari batuz, KAS Emakumeak sortu zuten 1978an Hego Euskal Herrian, garaian gertatzen ari ziren erreforma politikoari aurre egiteko asmoz. Horrela, KASek zituen helburuei (Euskadi independientea, sozialista, batua eta euskalduna) Euskal Herri ez-patriarkarra gehitu zioten. Hau jarraitzeko, lau helburu finkatu zituzten: sexuaren araberako lan-banaketa indargabetzea, nork bere gorputza kontrolatzea, sexu harremanen garapen librea eta berdintasunezko parte hartzea (kudeaketa politiko eta ekonomikoan).

Gauzak horrela, 80.hamarkadan Aizan! Erakundea sortu zen, KAS barruan egon ez harren, honek bezala, borroka feminista gainontzeko borrokekin erlazionatzen zuen. Marxismoan oinarritu ziren Euskal emakumearen egoera azaltzeko, Euskal Emakume Langilearen kontzeptua sortuz zapalkuntza hirukoitzean sakondu ahal izateko.

1984ean, Euskadiko Emakumeen Bigarren Topaketa hegoaldeko emakume asanbladekin batera antolatu zen. Bertan, Aizan! -ek azpimarratu zuen emakumeen eskubideen aldeko borroka nazio eta klase borrokarekin uztartzearen garrantzia. Ikusi zuten emakumeen askapen borroka ez zela bigarren plano batean geratu behar, honengatik planteatu zuten euskal emakume langilearen askapena aurrera eramateko ezinbestekoa izan zela nazio eta klase eskubideak lortzea.

Ezker Abertzaleak KAS-en barnean kokatuko zen erakunde feminista sortzeko Egizan hautatu zuen 1987an. Baina, eraketa prozesu argi utzi zuen Europako ezkerreko mugimendu iraultzaileek feminismoari buruz zituzten topiko berdinak gurean ere errotuta zeudela: feminismoa burgesa zela, arrazoi sozial eta nazionalak kontutan ez izatea leporatzen zuten (dute), erakunde espezifiko baten sorrera beharrezkoa ez zuten (dute) ikusten etab. Baina kritika handiak jaso bazituzten ere Egizan aurrera eraman zen, borroka-eremu espezifiko bezala definituz emakumeentzako borroka. Gainera, mugimendu feminista subjektu politiko bihurtzeko beharra azpimarratu zuen, horrela, subjektu politiko feminista berriak eratzeko hautua hartuz.

Baina 90. hamarkadatik aurrera Feminismoa erakundetzeko ekimenek mugimendu feministaren ahultzea ekarri ziten (INAM, Emakunde). Horrela, borroka feminista beharrezkoa ez zenaren ideia zabalduz zihoan eta honek militanteen kopuruare txikitzea ekarri zuen. Testuingurua hau zela, Euskadiko Emakumeen III. Jardunaldiak antolatu ziren Euskal Mugimendu Feministaren inguruan hausnarketa sortzeko asmoz, gehienbat, diskurtso eta praktika gaurkotzearen beharrarekin.

Feministek, lehen Plataforma Nazionala antolatu zuten 2000. urtean, Emakumeon Mundu Martxa antolatzeko amoz. Plataforma horrek, sortu ziren liskarrengatik, ez zuen etorkizun handirik izan, baina hala ere, 2001eko martxoaren 8an 200 emakume abertzalek Berdintasunean oinarritutako Euskal Herria sortzera goaz” adierazpena sinatu zuten. Horrela, urte amaieran, Emakume Abertzaleen I. Topaketak antolatu ziren.

Topaketa hauetan emakume abertzaleen sartzea beharrezkoa zela ikusi zutenez, 2002an, Euskal Herriko Bilingue Feminista sortu zuten. Eta, helburu zehatz hauek betetzeko tresna gisa sortu zuten: Euskal Herriko burujabetza feministarako bidea jorratzea, Euskal Herrian eraldaketa politiko eta sozialerako abian dauden prozesu kolektiboetan ikuspegi feminista txertatzea, “berdintasun faltsuarekin” amaitzea, gaur egungo harremanetan dauden kalteak azalaraztea eta emakume abertzale feministon sarea indartzea. Kolektibo horrek, bost topaketa gehiago antolatu ditu dagoeneko, Euskal Herriko mugimendu feministaren erreferente bilakatuz.

Urte guzti haietako borroka horien ondorio da gaur egungo Ezker Abertzaleko erakundeek feminismoa haien helburu estrategikoetan sartu izana eta barne-prozesu feministak martxan jarri izena, erakunde mixtoetan ere, emakumeentzako espazio propioak sortuz, erakundeak feministak izatea lortzeko helburuarekin.

Behin historia azalduta, argi dago gaur egun ere emakumearen egoera ez dela izan litzakeen hoberena, eta oraindik ere jasaten duela egoera latza eta zapalduta dagoela hainbat gizarte eremuetan. Gai honen isla argia da emakumeen egoera laborala, eta honen bidez adierazi nahi izan dugu emakumeak jasaten duen egoera gure gizartean, honen inguruko datuek oso argi islatzen dutelako gaur egungo egoera, uste baitugu, historia azaldu ondoren, gaur egungo datuak aipatzea ezin bestekoa dela.

Jarraian, grafiko batzuen bidez, gustatuko litzaiguke erakustea emakumearen gaur egungo egoera nolakoa den Euskal Herrian. Honekin uste dugulako argi ikusi ahal izango dela zein den ezberdintasuna emakume eta gizonen artean.

Hau da 2004-2011. urtetako grafiko bat non aurkezten dira emakume eta gizonezkoen arteko soldaten diferentziak probintzien arabera eta datu orokor bat. Ikusi ahal denez emakumeak %25 gutxiago irabazten zuten, nahiz eta urtez-urte soldata hori igotzen joan, gizonezkoarekin konparatuta diferentzia oraindik oso nabaria da. Beste grafiko honetan ere ikusi daiteke zein den emakume eta gizonen arteko soldaten diferentzia 2008. urtetik 2001. urtera.

 

Taula honetan, berriz, argi ikus daiteke eta modu erraz batean zein den ezberdintasuna soldatari dagokionez emakume eta gizonen artean, azken urteotan.

 

Grafiko honetan ikus dezakegu zein den emakumearen langile tasa Euskal Herrian Europako beste herrialdeekin konparatuta. Nahiz eta egoera hobetu ikusi daiteke arazoa ez dela konpondu eta oraindik beste herrialdeekiko aldea oso nabaria dela. Lan honen ondorioz adibidez Islandiak duen egoeraraino helduz, edo hurbilduz gutxienez.  

Jarraian, emakumearen egoera laboralarekin jarraituz “Emakumea izatea Euskal Herrian” artikuluan aurkitutako informazioa erakustea erabaki dugu, datu hauek oso interesgarri eta baliagarriak direla deritzogulako. Txosten honek, ELA sindikatuak argitaraturiko txosten honek hain zuzen ere, emakumeek jasaten duten egoera aztertzen du, 7 puntuetan adierazita.

ELAko Landeia aldizkarian, joan den martxoko alean, sindikatu horretako emakumearen arloko arduradunek osatutako txosten bat argitaratu zen, pobreziaren aurkako emakumeen Mundu Martxari buruz. Txosten horretan, Euskal Herriko emakume langileen gaur egungo egoeraren ezaugarrien isla aurki dezakegu:

 

*Euskal Herrian emakumeen %67.2k ez du lanposturik, eta hauen arteko 10etik 2k bakarrik jasotzen du nolabaiteko diru laguntzaren bat.

* Lanpostua duten emakumeen barruan hitz egiterakoan, 10 emakumetatik 3k lanegun zatiko kontratua du. Honek, soldata eta prestazio txikiagoak eragiteaz gainera, etxeko lanen zama ere emakumeen gainean uztea eragiten du.

* Soldatapeko emakumeen erdiak aldi baterako kontratua dute edo, are okerrago, ez dute inolako kontraturik. Gazteen sektorean %80 kopurua aurki dezakegu..

* Oraindik ere, emakumeen soldatak gizonenak baino %30 txikiagoa da.

* 10 emakumetatik 5 ez dira langile gisa hartzen, nahiz eta, etxean eta beste pertsona batzuei laguntza eskainiz egiten duten doaneko lanean.

* Gainera, lanbideak eta lanpostuak sexuaren arabera sailkatzen dira. Horrenbestez, emakumeen esparrura lerratzen diren neurrian lan baldintzek okerrera egiten dute.

*  Nekazaritza arloan ari diren ia emakume guztiak inolako langile eskubiderik gabe aritzen dira jardunean, inolako babes juridikorik gabe eta Gizarte Segurantzarik gabe.