Aurkezpena

Garai analogikoan, ikasle bakoitzaren jarraipena norbere koadernoan, ohar orrian, jasotzen zuen irakasleak eta hauek ahoz partekatu ohi ziren bileraren batean.
Egun, garai digitalena, sistema hau hobetzerik ba al dugu?

Sistema hori, datu jasotze eta partekatze hori, hobetzea da Assistatut-aren helburua. Irakasle bakoitzak dagozkion ikasleen jarraipena bere koaderno digitalen jaso, prozesatu eta tutorearen esku uzten ditu. Era honetara, behar beharrezkoak diren aurrez-aurreko bileretan erabilitzeko askoz datu gehiago eta eguneratuagoak izango ditu tutoreak.

Tutoreak zer jasoko du?
  • Bere tutoretzapeko ikasleen eguneroko asistentzia, hauen laburpen eta estatistikak
  • Irakasleek jaso dituzten jarrera intzidentziak, hauen laburpen eta estatistikak
  • Ikasle bakoitzaren gelako jarrera: arlo bakoitzean materiala ekarri oten duen, etxerako lanak egin ote dituen, ikasgelan lan egiten ote duen eta jarrera egokia izan ote duen...
  • Arloetan jasotako datuetatik abiatuta, bere tutoretzapeko ikasleek konpetentzietan lorturiko maila
  • Taldearen konpetentzien grafikak: konpetentzia bakoitzeko jarduera kopurua eta konpetentzia bakoitzeko banaketa