Berriak

AKKTko egutegia


ESKI IRTEERA



Aurten be Ezcarayra joango gara gure "elurretara irteera"n. Batzuk apartamentuetan egongo dira ta beste batzuk furgonetetan egingo dute lo, bakotzak gure dauena. Apartamentua erreserbatzea gure badozu bete ondorengo galdetegia:




Bestela idatzi akktartea@gmail.com helbidera mezu bat nortzuk zareten eta telefono zenbaki batekin harremanetan ipinteko.
Bertan mendiko eskia egin dezakezu Sanlorenzora igoz, mendi buelta bat emon Ezcaray inguruko herrixkatatik, edo Valdezcarayko pistetan eski alpinoa egin.



























GORBEIAKO BAZTER EZKUTUEK EZETUTEN

Abenduaren 26an gure bazkideetako batzuk Gorbeiako bater izkutuak ezetuten joan ziren. Bi kobatara sartu eta hamaiketako ederra egin zuten. Hona hemen argaziak:









O-NIGHT SPRINT VIII


Azkenengo urteetan bezala, gabonetako jaietan irabazi ditugun mitxelinak arintzeko froga herrikoi bat prestatu dugu. Froga hau jaialdi baten barruan dago, non jan-edana eta musika nonnahi egongo diren.
Urtero froga desberdin bat egiteko asmotan jarraitzen dugu, helburua ez baita konpetizioa bera, baizik eta lagun artean apur bat “desorientatzea”.
Probaren ostean txitxiburduntzia egongo da eta gaua gabon kantekin borobilduko dugu.














ESKI IRTEERA

Urtero bezala, AKKTk antolatutako eski irteerara apuntatzeko momentua heldu da.
Irteera martxoak 17tik edo 18tik (bakoitzak aukeratu nahiago dozuena) martxoak 19ra izango da.
Apuntetako AKKTren orrialdean dago bete beharreko galdetegia.

Gaua eta armosua betiko lekuan  hartuko doguz.


ORIENTAZIO PROBAKO EMAITZAK ETA BIDEOA


Vídeo de YouTube








O-NIGHT SPRINT VII: ORIENTAZIO GABA

Azkenengo urteetan bezala, gabonetako jaietan irabazi ditugun mitxelinak arintzeko froga herrikoi bat prestatu dugu. Froga hau jaialdi baten barruan dago, non jan-edana eta musika nonnahi egongo diren.

Bi froga mota egongo dira: ORIENTA-MOBIL(+12 urte) eta SKORE(-12 urte)-









AZARO MUSIKALA



AUZORIK AUZO MENDI MARTXA




AKKT EGUNA



BABAGORRIEN TXAPELKETA: ARAUAK

1.- Talde bakoitzak babak egiteko behar duen guztia ekarriko du eta nahi duen orduan prestatzen hasiko da. Ez dago apuntatu beharrik.
2.- Babak 14:00etan aurkeztu behar dira.
3.- Danon aurrean prestatuko dira.
4.- Etxetik zerbait prestatuta eramanez gero txapelketatik kanpo utziko du.
5.- Gasa, ikatza edo egurrezko sua erabili daiteke.
6.- Txapelketa ez da profesionalentzako izango.
7.- LEHENGAIAK: Euskal Herriko babagorria (Pinta, Beltza edo Tolosakoa)
    (aukerakoak):   Patatak
                           Barazkiak (txorixo-piperra barne)
                           Txorixoa
                           Urdaia
                           Mortzila

8.- BABEN AURKEZPENA
14:00etan babagorri hutsen lapikoa eta "sakramentuen" bandeja aurkeztuko dira, banatuta.

Babarik goxoenak aukeratu ondoren bazkari herrikoia izango da. Mahaiak, mantelak eta edariak AKKTren eskutik, beste guztia zuen kontura.





EZCARAYRA ASTEBURU PASA!


Aurte be Ezcarayra joango gara  AKKTren asteburu zurien: Martxoak 11-12-13 
Kotxeetan joango gara, beraz bakotzak aukeratu noz doan eta han elkartuten gara.

Aukera ezberdinek egongo dire bertan:
  • Valdezcarayen eskiatu.
  • Mendiko eskia (hasiberrientzako aproposa) San Lorenzo eta Cabeza parda.
  • Mendian oñez
Gainera Valvanerako monastegira joateko aukera ere badago (menditik oñez ere norbait kotxean joaten animatzen bada bueltarako!)

Hemen albergeko prezioak; aukeratu bertan afaldu nahi dozun edo ez!

                                                        +INFORMAZIOA+




ZURE BIZIKLETA ZUK ZEUK KONPONDUTEN IKASI GURE DOZU?!

Erdu otsailak 19 eta 26ean Arteara eta ORBIKEeko Arkaitzek erakutsiko dozku.
19ean ez dozu ezer ekarri behar; 26ean baliteke zure bizikleta ekarteko aukera eukitea eta beragaz praktikatutea.
18retan ikusten gara Ludotekan.






ARATUZTEAK ARTEAN


Kartelean ikusten duzuen moduan programa antolatuta daukagu bariku honetarako:



15:00etan Arteako eskolan ekitaldi berezia egingo digute

16:00etan Txokolatada eskolan

17:00etan 2-3-4 eta 5 urteko umeentzat Ipuin Kontalaria ludotekan

17:30etan 6 urtetik gorakoentzat ipuin kontalaria ludotekan

20:30etan Kontzertua Herriko Tabernan

Gabeko mozorrorik onenari Herriko Tabernak bi pertsonendako afaria prestatuko du!

























KANPORAMARTXO

Domeka honetan, hilak 31, Kanporamartxo ospatuko dogu San Miguelen, eguerdiko 13:00etan. Zatoz lehentxuago zure taloa egitera.












































GABEKO ORIENTAZIOAREN EMAITZAK


Hona hemen atzoko O-Night Sprint-aren emaitzak. Hurrengo urterarte!!!

                                +EMAITZAK+          +ARGAZKIAK+









ORIENTAZIOA ETA GABON KANTAK

Datorren asteko zapatu arrastian urteroko orientazio eta gabon kanta gaba ospatuko dugu Artean.
Hasteko ohiko orientazio frogarekin hasiko gara 18:00etan. 19:00etarako denak froga bukatu behar izango dute, txitxiburduntzia ordurako bere momenturik onenean egongo da. Goseak eta egarriak asetzen ditugunean gabon kantak abestuko ditugu musikari talde batekin.



















EUSKERAREN EGUNA

Bihar euskara eguna dela abesti asko abestuko ditugu horien artean Arteako Andrek abesti hau luzatzen digute.
Disfrutatu!







AZAROAK 28RAKO PLANA



AZARO MUSIKALA



SAN JUAN SUA








AUZORIK-AUZO

Ekainaren 28an urteroko Auzorik-auzo izango da. Betiko moduan, ibilbide luzekoak lehenago irtengo dira eta laburrekoak beranduago. Antzeko ibilbideak izango dira eta antzeko "ABITUALLAMIENTOA"!!!

Giro ez-konpetitiboan Arteako inguruetatik. Etor zaitez!












19. KORRIKA


Niko Etxartek martiaren 14an Areatzako Gaztetxean, Korrika Kulturalaren barruan, joko du
Kontzertu hau ikusteko bi sarrera ditugu eta Arteako AKKTko bazkideen artean zozketatuko ditugu.
Martiaren 11ean sarrerak nortzuei tokatu zaizkizue esango dizuegu.


ASTEBURU ZURIA EZCARAYEN


Otsailak 27-29ko asteburuan Ezcarayra joango gara elurretara.
Bertan mendiko eskia
          eski alpinoa
          mendi ibilaldia
                               egiteko aukera eukiko dogu.

Duela bi urte bezela "Albergue de la Real Fabrica"n ostatu hartuko dogu.    http://www.alberguedelarealfabrica.es
Albergeko prezioak:(eguneko 25eko taldea joatekotan)
                       Pentsio erdia : 36 euro nagusiak/26,55 euro umeak (12 urtetik behera)
                       ostatua +armosua : 23,75 nagusiak/ 19 umeak
4 pertsonantzako  logelatan

Bertararte kotxeetan joango gara (bakoitzak aktibitate bat egingo duenez koordinatzeko errezagoa dalako); baia antolakuntzatik kotxeak beteta eramatera gonbidatzen dotsuegu.


Apuntatzeko azken eguna otsailak 22; (hortik aurrera be apuntatu leikezu,baia ez dogu ziurtatzen Albergean erreserba.)
izena emateko sartu hemen:

http://doodle.com/9bxxz8fdgbsa8bs3





KANPORAMARTXO


Otsailaren 8an Kanporamartxo ospatuko dugu San Miguelen. Taloak egiteko aukera izango dugu nagusi eta haurrak. Jaia eguerdiko 13:00tan hasiko dugu. Laguntzeko prest bazaudete apur bat lehenago joatea eskertuko genizueke.









ORIENTAZIO SAILKAPENA ETA ARGAZKIAK

Atzoko eguraldia ikusita zaila da sinistea 100 pertsonak parte hartu zutela orientazio proba herrikoian, baina hala izan zen. Bizkaiko COBidea taldearen laguntzaz jende piloa gerturatu zen Artearantza. Uste baino proba zailagoa suertatu zen, batez ere, ume txikiekin joan zirenentzat. Probaren ostean txitxiburduntzi bikaina egon zen eta jendea ondo afalduta joan zen Gabon Kanten saiora. Hemen duzue probaren sailkapena eta zenbait argazki.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi!

SAILKAPENA           ARGAZKIAK         KRONIKA BERTSOTAN


ORIENTAZIORAKO AHOLKUAK


AHOLKUAK (berria)
Guztira 5km dira eta oinez ordu baten egin daiteke.
Mapa bi zatitan bana dezakegu: Hegoaldea (6 kontrol) eta Iparraldea (12 kontrol)
Ume txikiak edota astiro joateko asmoa badaukazue hegoaldea aukera ona izan daiteke. Balizak gertuago daude eta hainbat tokitara sartzeko umeak errezago edukiko dute! Aldiz, korrika edota nagusiak bazarete iparraldea aholkatzen dizuegu.
Gogoratzen dizuegu estrategiak eta batez ere zorteak zeresan handia izango duela froga honetan, beraz ahaztu konpetizioa eta ondo pasatzera etorri!!!!
Aldatzeko erropa ekarri, belar artean ibili beharko zarete eta. Ez da dutxarik egongo.
Errepideak zeharkatzean kontu handiz ibili.



ORIENTAZIOA ETA GABON KANTAK


Abenduaren 27an orientazio proba herrikoia izango da Artean. Aurten Bizkaiko Orientazio Taldekoak (COBidea) antolatzen duen "Jesus de la Fuente" zirkuito herrikoiaren barruan egongo da.
Urtero moduan gabaz izango da, 18:00tan hasi eta 19:00ak arte. Ostean Txitxiburduntzia egingo dugu AKKTren eskutik eta 19:30etan ahotsa berotu eta Gabon Kantak zuzeneko musikariekin.









GAZTAIN BILKETA

Datorren zapatuan, azaroak 9, urteroko gaztain bilketa egingo dugu. Goizeko 9etan plazan elkartu eta urteroko tokira joango gara, gaztainak batu eta ostean jana eta edana egongo da.
Anima zaitez!








ARTEAKO BTT MARTXA

Hirugarren urtez BTT martxa antolatu dugu datorren urriak 19rako. Irteera 9:30etan izango da Arteako plazatik eta ibilbide luzea (42km) edo laburra 29km) egiteko aukera izango duzu.
Egun berean ematen baduzu izena 12€ izango dira, 9€ federatuta bazaude, baina web orritik izena eman eta ordaintzen baduzu 10€, federatuak 7€.






AZARO MUSIKALA


Iaz moduan, aurten ere, azaro musikala antolatzen gabiz. Besteak beste Euskalduna Jauregira joan eta Kurt Elling-ekin Jazz-a zuzenean entzuteko aukera izango dugu Areatzako AKKBko bazkideekin batera. Ekitaldia azaroak 6an izango da, eguena 19:30etan. 20€ren barruan autobusa barne dago.
Izena emateko Iosuri deitu: 627896098








AUZORIK AUZO

Auzorik auzo oinezkoen martxa klasiko egiteko garaia heldu zaigu. Datorren domekan XVIII. edizioa izango da eta urteroko formatoa izango du:
Ibilbide luzea, goizago irtengo dena, eta laburra. Arteako inguruak ezagutzeko aukera bikaina!











AKKT EGUNA


Heldu da elkarteko eguna ospatzeko garaia. Hilak 24an izango da. Puzgarriak, trikipoteoa eta erromeria... noski ahaztu gabe babalapiko txapelketa. Hona hemen programa:

PROGRAMA

11:30 Gatelu puzgarriak
13:00 Trikipoteoa
14:30 Babak aurkeztu
14:40 Bazkari herrikoia
18:00 Erromeria

 








ORIENTAZIOA UP-Otik

Datorren zapatuan Areatzakoekaz batera Orientazio proba herrikoi bat antolatu dugu, lagunekin egiteko modukoa. Inoiz ez baduzu orientazioa egin, hau daukazu aukera ezinhobea. Greo parrillada ta grekoerromatar borroka erakustaldia.

























OINEZKOEN MARTXA

Datorren asteko domekan (2014-05-04) oinezkoen martxa txiki bat antolatuko dugu, Ilunbeko tontorrera, hain zuzen. Dohainik izango da. Irteera plazatik izango da 10:00etan. Jatekoa bakoitzak eramango du eta AKKT-k edaria ipiniko du. Martxa lasai joateko pentsatuta dago, familiarekin joateko bikaina!








KANPORA MARTXO
(2014-02-16)






Counter