HIZKUNTZA INDARTZEKO PROIEKTUA. HARRERA PLANA. PROZEDURA

 

Euskal hezkuntza-sistemara iritsi berriak diren ikasleen inklusioa erraztea da programaren helburua, eskola-ingurunera egokitu daitezen ahalik eta baldintza onenetan. Horretarako, ezinbestekoa da eskola-komunitate osoaren parte-hartzea.

 

Ikasle horiei berariazko arreta emateko, beren irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuan baliatu behar dituzten hizkuntzen gaitasun linguistikoak eta komunikatiboak eskura ditzaten, curriculumean egin beharrekoak izan daitezkeen egokitzapenak egingo dira.

 

Azken helburua ikasleari bere garapen pertsonala, kulturala eta soziala lortzeko eremua eskaintzea da, ikastetxeko bizitzan parte hartzeko aukera emanez, horrekin, epe ertainera, integrazio soziala eta laborala lortzeko. Integrazioa kulturen arteko elkarreragina sustatuko duen planteamenduetatik bakarrik lor daiteke. Kontua ez da soilik ikasle etorkinak harrera-gizartera egokitzea; harrera-gizarteak berak ere herritar horiek sortzen dioten egoera berrira moldatzeko ahaleginak egin behar ditu.

 

Banakako Interbentzio Plan bat izango du ikasle bakoitzak, eta Hezkuntza zerbitzuaren esku izango dira. Ikasle bakoitzaren egoera pertsonalera egokituko da plana, eta alderdi hauek jaso beharko ditu:

 

·         Ikaslearen egungo egoeraren deskribapena: datu pertsonalak, hezkuntza-ibilbidea, eremu sozio-afektiboa (izaera, trebetasunak), eremu akademikoa (eremu instrumentalak).

 

·         Hizkuntzen eremuan landu beharreko helburuak, eta, beharrezkoa bada, gizarteratze-prozesuak eta curriculumeko gainerako eremuak. Ebaluazio-prozesua adieraziko da. Curriculumaren eremu edo arloetan egiten diren egokitzapenak erreferentzia gisa hartuko dira ebaluazio-prozesuan.

 

·         Interbentzio Plana zehaztu behar du, eta, berariaz, ikaslearen ordutegia, errefortzu-mota (ikasgelaren barruan edo hartatik kanpo…), irakasleen eta ikaslearen arteko koordinazioa eta planaren ebaluazioa.

 

Plan hau ikaslea etorri bezain laster jarriko dugu martxan: lehenengo informazioa bildu, prestaketak, hasierako erabakiak,… Bestalde, hasieran prestatutako programa etengabe berrikusiz eta egokituz joan beharko da.

 

Egokitzapen prozesua

 

Ikasle berriaren arreta egokia gauzatzeko, egokitzapen prozesua burutuko da.

1. eguna: Zuzendaria familiarekin elkartuko da.

2. eguna:  Orientatzailea ikaslearekin egongo da 2 orduz eta hasierako ebaluazio egin eta ikastetxea erakutsi eta irakasleak aurkeztuko dizkio.*

3. eguna: Orientatzailearekin ordubete egongo da hasierako ebaluazioa egiten eta beste ordubete bere irakastaldea ezagutzen arituko da.*

5. egunean: Eskolatze arrunta: Ikaslea ikastetxera ordutegi osoan sartuko da.

 

*Lehenengo egun horietako ordutegia orientatzailearen eta tutorearen ordutegiaren, garraio publikoaren eta familiaren aukeren arabera erabakiko dira.

 

Ebaluazioa

 

HIPIko ikasleekin egiten dugun ebaluazioa gainontzeko ikasleekin egiten dena da, hau da, ebaluazio aurreko Talde Dozenteen bilerak egiten dira eta ondoren ebaluazioak. Gurasoek bi nota jasoko dituzte: alde batetik, boletin arrunta, eta, bestetik, norbanakako planaren ebaluazio txostena.

 

 

 

HARRERA PLANA

 

URRATSAK

ARDURADUNA

EGINKIZUNAK

DOKUMENTUAK

NOIZ?

1. HIPI eskaera egin

 

 

 

Itzulpengintza zerbitzuaren eskaera egin

ZUZENDARIA ETA IKASKETA BURUA

Dagokionean ordezkaritzan HIPI eskaera egin

 

Beharrezkoa denean itzulpengintza zerbitzua eskatu

 

Ekaina-Uztailean

 

Ikasleak matrikula egiten duenean

2. Familiarekin lehen harremana

ZUZENDARIA

Ikasle eta familiaren datuak jaso.

Informazioa eman: ikastetxekoa, ikastetxea erakutsi, hezkuntza sistema, diru laguntzak.

Egokitzapen prozesua azaldu.

Hezkuntza sistema.

Ikaslearen datuen fitxa.

1. EGUNA

3. Ikaslea gela batean kokatzea

ZUZENDARIA, IKASKETA BURUA, ORIENTATZAILEA ETA KOORDINATZAILEA

Maila eta talde batean kokatu ondoko irizpideak kontuan hartuz: adina, sexua, aurreko eskolarizazioa, asmoak, itxarobideak,...

Taldearen tutoreari eta BPri informatu.

Langile inplikatuei informatu.

Oraingo eskolatze datuak.

1. EGUNA

4.Hasierako ebaluazioa

ORIENTATZAILEA

 

Ikas ohiturekin zerikusia duten jarrera eta trebeziak baloratu.

Eremu sozio-afektiboa baloratu.

Oinarrizko gaitasun akademikoak baloratu.

Probak (gaztelania, matematika eta kultura orokorra).

Ikaslearen gaitasunen fitxa.

Materialak gelan lantzeko.

2. ETA 3. EGUNAK

 

 

 

 

 

 

5. Taldearen prestakuntza

TUTOREA ETA ORIENTATZAILEA

Ikastaldea prestatu ikasle berriari harrera egiteko.

Ikasle enbaxadorea aukeratu.

Tutoretza plana.

Tutoretza gidoia. Enbaxadorearen funtzioak

2. EGUNA

6. Irakastalde eta ikastetxea ezagutu

ORIENTATZAILEA

Irakasleak aurkeztu

Ikastetxea erakutsi

 

3. EGUNA

7. Klasearen aurkezpena

TUTOREA ETA ORIENTATZAILEA

Aldez aurretik landutako gidoiarekin ikasleari bere irakastaldearen aurkezpena egin.

Tutoretza gidoia. Enbaxadorearen funtzioak

3. EGUNA

 

8. Talde dozentea informatu

ORIENTATZAILE, KOORDINATZAILEA ETA TUTOREA

Talde dozentea informatu.

 

4. EGUNA

9. Eskolaratze arrunta

TUTOREA ETA TALDE DOZENTEA

Arloko hasiera ebaluazioak egin.

Norbanako plana aurrera eraman.

Ikaslearen gaitasunen fitxa.

 

5. EGUNETIK AURRERA

10. Norbanako plana

ORIENTATZAILEA, HIPI, TUTOREA, PT eta TALDE DOZENTEA

Norbanako programa egin: gela barruan/gelatik kanpo.

Norbanako plana.

Gelaz kanpoko planifikazioa eta klaseen garapena.

Materialak gelan lantzeko.

2. ASTEAN

11. Familiarekin bigarren bilera

TUTOREA eta ORIENTATZAILEA

Ikaslearekin jarraituko den programari buruz informatu.

Ordutegia, arloetako irakasleak (guraso orduak), gelako bilera, ebaluazioak,  materiala,  etxeko lana...

 

3.ASTEAN

12. Norbanako planaren ebaluazioa

ORIENTATZAILEA, HIPI, PTak eta TALDE DOZENTEA

Norbanako programaren jarraipen eta balorazioa egin.

Beharrezkoak diren aldaketak  sartu.

Ebaluazio txostena.

Norbanako plana.

 

KOORDINAZIO ETA EBALUAZIO BILERAK

 


Comments