Ametsa dekretu bihurtu zuten / Un sueño en un decreto


1936ko urriaren 7an osatu zen Euzko Jaurlaritza, eta bi egun geroago izendatu zen Euzko Irakastola Nagusia sortzeko batzordea. Batzorde hartan bildu ziren aurreko urteetan unibertsitate publikoa eskatzen jardun zutenak, zenbait irakasle eta sendagilerekin batera. Bi egitasmo garatu zituen batzordeak. Alde batetik, unibertsitatearen oinarriak finkatu zituen. Bestetik, Medikuntza Fakultatea (Osakintza Ikastola) sortu zuen, garai hartan sortu ahal izan zen fakultate bakarra. Batzordekide guztiek zekiten behin-behinekoa zela sortzen ari zirena, baina, era berean, bazekiten etorkizuneko oinarriak finkatzen ari zirela.

1936ko azaroaren 18ko Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoan argitaratu zen Euzko Irakastola Nagusia sortzen zuen dekretua, eta unibertsitatearen irekiera-ekitaldian, 1936ko abenduaren 1ean, Agirre lehendakariak honela laburbildu zituen Jaurlaritzaren helburuak: aspaldiko eskabidea errealitate bihurtzea; eredu berria sortzea (unibertsitate zaharren ajeak errepikatuko ez zituena); pertsona eredugarriak heztea, eta euskal sena, kultura eta hezkuntza munduan zabaltzeko gai izango zen unibertsitatea ontzea.

El primer Gobierno Vasco se formó el 7 de octubrede 1936, y tan sólo dos días después se formó una comisión encargada de preparar la creación de la Universidad Vasca. En ella participaron algunas de las personas que habían protagonizado la reivindicación universitaria en los años anteriores, así como varios profesores y doctores. Esta comisión desarrolló dos proyectos: por un lado, sentó las bases de la Universidad Vasca; por otro, creó la Facultad de Medicina, la única que llegó a formarse en dicho momento. Los miembros de este grupo sabían que trabajaban en un proyecto de carácter provisional, pero también eran conscientes de que estaban sentando las bases para el futuro.

El 18 de novimebre de 1936 se publicó en el Diario Oficial del País Vasco el decreto según el cual queda creada con carácter oficial la Universidad Vasca y el lehendakari Aguirre, en el acto de apertura de la universidad, el 1 de diciembre de 1936, resumió de esta manera cuáles eran los objetivos del gobierno: convertir en realidad una antigua aspiración, crear un nuevo modelo, que no repitiese los vicios de las viejas instituciones, educar personas de conducta ejemplar, capaz de llevar a otras universidades el alma, la cultura y la educación vascas.

Comments