fotoboltaikoa
 

BABES SISTEMAK

argi-indarra

zentral motak

energi nuklearra

lemoiz

chernobil

hidroelektrikoak

fotoboltaikoa

erregai fosilak

maremotriz

heolikoak

biomasa

pelikula

Elektrizitatea sortzeko sistema gehienetan, sorgailu elektriko baten ardatza birarazi behar da. Eguzki-energiaren kasuan, eguzki-izpiak puntu jakin batera bideratzen dira zenbait ispiluren bidez. Han, tenperatura handiek ura berotu eta lurrundu egingo dute. Ur-lurrunak turbina biraraziko du, eta turbina horrek, elektrizitatea sortuko duen sorgailuaren ardatza.
Eguzki-zentral handia

Eguzki-energia bidez energia elektrikoa lortzeko modu hori eguzki-zentral handiak eraikitzeko biderik merkeena eta errazena da. Batez ere Estatu Batuetan erabiltzen dute, eta horrela lortzen da munduan eguzki-energia bidez sortutako energia elektrikoaren erdia.

Baina eguzki-energiarekin elektrizitatea sortzeko beste bide bat ere badugu: zelula fotovoltaikoaren bidezkoa.

Panel fotovoltaikoak

Ikusi duzu inoiz pilarik gabe dabilen kalkulagailurik? Konturatu zara goialdean duen pantaila-itxurako laukitxo horretaz? Horiek dira zelula fotovoltaikoak. Material erdieroalez egindako xafla fin horiek eguzkiaren erradiazioa zuzenean elektrizitate bilakatzen dute. Eguzki-energiak erdieroalea berotzen du, haren atomoetako elektroiak askatzen ditu, eta potentzial elektrikoa sorrarazten du. Halako hainbat eta hainbat zelula txiki elkartuta, plaka fotovoltaikoa izango dugu.

Gaur egun % 30eko eraginkortasuna duten plaka fotovoltaikoak egin daitezkeen arren, normalean, % 10 eta % 15 bitarteko eraginkortasuna duten eguzki-plakak erabiltzen dira. Hots, xafla horretan jasotako eguzki-energia osoaren % 10 edo % 15 elektrizitate bihurtzeko gai dira.

Dena den, erdieroaleen industria ez dago zelula fotovoltaikoak egitera bideratuta, eta, ekoizpena oraindik txikia denez, eguzki-plaka fotovoltaikoak nahiko garestiak dira. Zelula horiek eraginkorrago eta merkeago egiteko hainbat ikerketa ari dira egiten.

Eguzki-plaka batek elikatzen du TAOko txartelak emateko makina

Bestalde, sare elektrikoa heltzen ez den inguru bakartuetan kWh gutxi batzuk sortzeko, eguzki-energia fotovoltaikoak ez du parekorik. Konturatu zara autobideetako larrialdi-telefonoek edo zenbait herritako TAOko txartelak emateko makinek eguzki-plakak dituztela sarri? Zer esanik ez, itsasoan jarritako buietan edota espazioko satelite eta espazio-ontzietan duten erabilgarritasuna.