Hernanin  jaioa,  kantuko  ikasketak Donostiako  Goi  Mailako  Musika  Kontserbatorioan  burutzen  ditu,  goi mailako  titulua  eskuratuz. Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  ikasketa-poltsa  lortzen  du,   bi urtez jarraian lehiatuz,  Frantzian hobekuntza ikasketak egiteko;  ahots teknika,  interpretazioa  eta  eszena  lirikoko  ikasketak  konbinatuz  Baiona,  Burdeos  eta  Pariseko  musika  kontserbatorioetan;  Pierre Clement,  Maryse Castets,  Florence Katz eta Mercedes Proteau irakasleekin.  Callosa d´en Sarriáko XIII.  Nazioarteko Kantu Lehiaketan txapelduna  eta  Mallorcako  X. Nazioarteko  "Francisca Cuart"  Kantu Lehiaketan semifinalista.  Eskola  magistralak  jaso  ditu Ana Mª Sanchez,  Isabel Penagos,  Enedina Lloris,  Miguel Zanetti  eta  Robert Experten eskutik,  abeslariei  zuzenduriko Goi Mailako Hobekuntza ikastaroak eginez. 

Magisteritzako bi espezialitateetan diplomatua,  doktoradutzako tituloa eskuratzen du  Nafarroako Unibertsitate Publikoan   "La imagen visual en el canto:  aprendizaje  y  comunicación en el aula de música" izeneko tesiarekin,  A. Laucirica eta J.A. Ordoñana Doktoreen zuzendaritzapean. 

Honekin  batera,  soprano  bakarlari  ibilbide  aktiboa  garatzen du.  Zenbait paper nagusi interpretatu ditu,  AMAPOLA  (La Leyenda del Beso, Soutullo eta Vert), POPPEA (Agrippina, G.F. Haendel), EURIDICE (Casi Orfeo, I. Ibaibarriaga), ANA MARI (El Caserío, J. Guridi) beste batzuen artean. Kontzertista moduan ere, paper solistak interpretatu ditu,  G. Pergolesiren STABAT MATERRA,  C. Saint-Saënsen GABON ORATORIOA, C. Orffen CARMINA BURANA,  G. Fauréren REQUIEMA de G. Fauré eta   A. Vivaldiren  GLORIA bezalako obretan parte hartuz esaterako. 
Euskal Herri,  Espainia eta Frantziako eszenatoki garrantzitsuetan aurkezpenak egin ditu errezitalak eskeiniz, P. Clement, A. Sáez  Puente,  J.  Pérez  de  Azpeitia,  M. Ibeas pianistekin,  E. Baranzano  gitarjoleare
kin,  E. Aldekoa arpajolearekin  eta  I. Ibaibarriaga saxofoijolearekin.  Koru  zenbaitekin  kontzertuak  egin  ditu  bakarlari  gonbidatu  bezala proiektu ezberdinak aurrera ateraz;  Mirandako Orfeoia,  Goratzar  korua,  Kantaka  korua   eta  Urmaiz korua.  Errepertorioa  zabala  da,   aintzinako musika  eta  barrokotik  hasi  eta klasizismo,  liederra,  frantziar melodiak,  opera,  euskal eta espainiar abestiak,  zarzuela  eta  musika garaikidera bitarte.  Azken hauek proiektu interesgarri bezain konplexuak izanik, CASI ORFEO multimedia opera esaterako, non Euridiceren papera aurrera eramaten duen konposagile ezagunen obrak interpretatuz, horien artean J. D´Escribanek idatzitakoak. 

Errezitaletan euskal musikak leku berezia izaten du,  bertako ondare kulturalaren ezagupen eta hedapena helburu izanik.  J. Guridi,  T. Garbizu,  P. Sorozabal  eta  A. Donostia bezalako autoreak oso kutunak izanik,  bere aitona zenaren,  Antonio  Mercerok,  konposaturiko obrak  altxor txiki bat osatzen duten,  zeinak,  harrotasunez eskeintzen  dituen emanaldietan. Honezgain,  eszenografia lanetan aritu da zenbait opera  eta  zarzuelei forma emanez;  hauen artean,  DIDO eta AENEAS  (Victoria Eugenia Antzokia eta Kursaal Auditorioa),  EL CASERÍO (Konstituzio enparantza eta Apolo Antzokia), AGRIPPINA (Konstituzio enparantza), ZARZUELA ANTOLOGIA  (Antzoki zaharra eta denbora gutxi barru, Apolo Antzokian).
 
Gaur egunean, Donostiako "Fco. Escudero" Profesional Mailako Musika Kontserbatorioko kantu irakaslea da oposizioz eta aktibitate hau, proiektu musikal ezberdinekin, ahots hobekuntza eskolekin eta ikerketekin tartekatzen du.