Sarrera


Gizartean aski ezaguna den jarduera fisiko antolatua ezagutuko dugu: Aerobik-a. Ziur zure etxeko norbaitek edo zure inguruko ezagunen batek noizbait praktikatu duela. Bere oinarrizko ezaugarriak ezagutu (erritmoa, dantza pausoak...), esperimentatu eta, zuek sortutako koreografia bat jarriko duzue praktikan.

Zergatik Aerobika? 

Jakingo duzuen bezala, Gorputz Hezkuntzak gorputzan eta mugimenduan dauka oinarria. Hortaz, nabarmena da dantzarekin lotutako jarduera guztiak Gorputz Hezkuntzaren barruan kokatuta daudela, kirola eta jolasen antzera. Izan ere, dantza egiteko gure gorputza mugitu behar dugu! 

Gainera, zuen garapenari begira, oso garrantzitsuak dira dantzarekin eta, kasu honetan, aerobikarekin bizituko ditugun esperientzia eta bizipen guztiak.

Era berean zuen sormena garatzeko eta zuen animoak berpizteko balioko digu lan honek. Eta gogoratu:




DANTZATZEN DUENA, ZORIONTSUA DA!!