ADIERAZLE EKONOMIKOAK

Pertsona baten osasuna nolakoa den jakin nahi badugu, bi aukera ditugu: zer esaten duen entzutea edo haren osasunari buruz datu batzuk analizatzea (tenperatura, tentsioa, glukosa, kolesterola...). Bigarren aukera objektiboagoa da, eta, denboran zehar datu horiek zelan aldatzen diren ikusiz gero, jakingo dugu pertsona horren osasuna lehen baino hobea edo txarragoa den.

Modu berean, herrialde baten egoera ezagutzeko, datu asko analizatu ahal dugu. Horrela, egoerak onera ala txarrera egin duen jakingo dugu.

Datu horien artean, hainbat eta hainbat daude, eta guztiek ez dute garrantzi bera. Batzuk (lehen mailakoak) esanguratsuagoak dira, eta beste batzuek (bigarren mailakoak), ordea, aurrekoek emandako informazioa osatzen dute.

Web-orri honen helburua da Espainiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera aztertzea, munduko beste herrialde batzuetako datuekin konparatuz, eta, ahal bada, azken urteotako bilakaera  adieraztea. Baina zer datu erabiliko dugu? Nik datu hauek aztertuko ditut.