Zerbitzuak eta instalazioak

ZERBITZUAK

Goiz txoko

Egoera desberdinengatik eskola ordutegia baino lehen bere seme-alabak utzi behar dituzten familiei eskaintzen da.

Irakurri gehiago.

Jangela

Zerbitzu hau hiru turnoetan banatzen da ikaslegoaren beharraei erantzuna emateko, adina eta ordutegiaren arabera.

Irakurri gehiago.

Ingeles eta euskara ikastaroa

Hainbat extraeskolarra egiteko aukera emanten da.

Irakurri gehiago.

Eskola kirola

Gure zentroak programa honetan parte hartzen du kirolaren bidez hezkuntza integrala 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta.

Irakurri gehiago.

INSTALAZIOAK

Psikomotrizidadeko gela


2 urteko haurren lokaletan kokatuta dago eta Haur Hezkuntzako 1. ziklokoek zein 2.ziklokoek erabiltzen dute. Bertako elementu fijo eta mugikor guztiek, inolako arriskurik gabe, haurren gozamenerako pentsatu et diseinatuta daude

Informatika gelak eta mugikor gela

Eskola 2.0 programa ezarri aurretik zentroak ikastetxeko informatika-tresnak lortu eta modernizatzeko hainbat dirulaguntza jasotzeko aukera izan zuen. Ondorioz, une honetan, zentroak bi informatika gela ditu:

- Modernoena, Hondarribi kale ondoko eraikuntzan kokatua, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3.zikloko ikasleentzat zuzendua, 25 ordenagailu eramangarri ditu, irakaslearentzat mahai gaineko ordenagailua, arbel digitala, proiektore kanoia eta wifi instalazioa.

- Bigarren gela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokion eraikuntzan kokatuta dago. Mahai gaineko 19 ordenagailu ditu, bat irakaskearentzat esklusiboki, wifi sistema eta imprimagailua.

Eskola 2.0 programa ezarri eta gero, informatika ekipamendua eskuratu eta modernizatzeko, ez dago dirulaguntzarik; programa horrek inposatzen du inberrtsioaren xedea, eta maila guztietan ezartzen den bitartean ikasleek (batez ere DBHkoek) zenbait ikasgaitarako erabiltzen dute informatika gela

Laborategi

Bigarren Hezkuntzari dagokion eraikuntzaren azken solairuan kokatuta dago, Informatika gelaren alboan eta DBHko 4.mailako gelen artean, laborategia aukerako ikasgaiak ikasten dituzten ikasleek erabiltzen dute, batez ere.

  • Ingurugiro tailerra 2. kurtsoan
  • Natura. DBHko maila guztietan, batez ere 3.mailan, kimika ikasgaia espezifikoki hemen ematen delako.
  • Kimika DBHko 4. kurtsoan aukerako esparruaren barruan, batxilergo zientifiko-teknologikoari zuzendua.

Laborategiak, ikasgaien garapenerako oinarrizko materialez gain hamar mikroskopio ditu, zenbait lupa, pizgailuak eta laginak prestatzeko beharrezko diren produktuak.

Halaber, mineralen erakusketa txiki bat aurkitzen da bertan, eta giza organismoaren sistema desberdinen zenbait deskribapen maketak.

Jangela

Zentroak eskaintzen duen jangela zerbitzua “Auzo Lagun ” enpresak eskaintzen duen catering zerbitzua da. Ikasleen adin desberdinak eta eskola ordutegien arabera hiru txandatan egituratzen da zerbitzua

Bazkal ostean, ikasleen adinaren arabera, jangelako txanda hau erabiltzen duten ikasleek begiraledun ikasketaren aukera dute eskolako lanak eta eginkizunak burutzeko bideratua.

Bazkal orduan ikasleak zaindu, laguntza eman eta zerbitzatzeko zenbait pertsona daude txanda guztietan. Bi urteko ikasleen kasuan 3 zaintzaile dira eta beste guztietan zaintzaileak 2 dira, personal zerbitzaileez gain.

Liburutegi

Lepanto kalearen ondoan, lehengo eraikuntzan kokatuta dago. Mediateka funtzioetarako ere erabiltzen da, bi ordenagailu ditu, arbel digitala, proiektore kanoia eta wifi sistema.

Une honetan euskarazko irakurketa sustatzeko liburutegiko argitaratze fondoa aprobetxatuz liburuak maileguz emateko programa aurrera eramateko erabiltzen dugu.

Aldi berean, gela honek dituen baliabideak optimizatzeko, pelikulak, bideoak, dokumentalak eta teknologia hauek behar dituzten lanak ikusteko erabiltzen dugu.

Teknologia gela

Hondarribia kale ondoko eraikuntzan dago kokatuta, gela oso argitsua da eta zabalera ederra du. Tailerreko tresnak ditu (tornuak) eta irakasgaiak egituratzeko proiektuak muntatzeko behar diren elementuak. Gela bakoitzeko ikaslegoaz osatzen diren talde desberdinak garatzen dituzten lanerako mahaiak ditu.

Halaber, gela honek baditu txorrotak eta konketak ikasleen zerbitzurako eta biltegiratze leku desberdinak, tailerreko materialak zein egindako proiektuak gordetzeko.

Teknologia gela honetan eta lan motaren arabera, zenbait kasutan Plastika eta Ikus Hezkuntzako zenbait saio DBHkoek zein LHkoek egiten dituzte.

Balioanitzeko gelak

Eskuratu berri dugun lokaletan kokatuta dago, sarbidea bai Alberto Anguera Plazatik zein Oiartzun kaletik duela.

Momentuz, balioanitzeko gela bat da: jokalekua izan daiteke (zurezkoa da lurra eta berogailua ona), baita proiekzio gela, kanoi proiektorea eta ordenagailua ditu. Gainera psikomotrizitate gelaren aldamenean dago, horrela, bi espazio zabal elkarkomunikatuta daude eta zenbait ekintza egitea errazten du tokialdatzerik egin gabe.

Gimnasioa

Zentroko patiotik hainbat sarbide daude ikastetxeko gimnasiora eta gorputz-hezkuntza garapenaren erabilerarako oso ondo kokatuta dago. Eserlekuak, espalderak, koltxonetak eta beharrezko diren zenbait elementu ditu; aldameneko biltegitxo batean momentuan behar ez diren osagaiak gordetzeko aukera dago Gimnasioko lurra material sintetikozkoa denez alde batetik bertan burutu daitezke zenbait ekintza eta bestalde gela garbi mantentzea bermatzen du.

Gimnasiotik sar daiteke komun txiki batera; atzekaldetik pilotaleku eta barruko patiora, Hondarribia kale ondoko eraikuntza azpian dagoena.


Ekitaldi-aretoa

Lepanto kaletik zentrorako sarreraren ondoan bertan kokatzen da ekitaldi-aretoa, harrera gelaren aurrean. Antzerki lanak egiteko pentsatuta zegoenez agerlekua du eta horretarako diseinatutako argitzapen sistema.

Bataz beste 100 pertsonarentzako edukiera dauka, baina atzekaldean dituen holtzak irekiz, zabaldu daiteke, gimnasioarekin komunikatuz eta normalean agerleku azpian gorderik dauden aulki osagarriak kokatuz.

Musika gela

Hondarribia kale ondoko eraikuntzan, teilatu babezpeko solairuan kokatuta dago. Musika irakasgaia garatzeko behar diren elementuez gain, proiektore kanoia, ordenagailua eta irudiak proiektatzeko pantaila ditu.

Capera