Eskola Kontseilua

Hemen eskuragarri izango duzue Eskola Kontseiluaren berriztapenaren inguruko informazio guztia.

ESKOLA KONTSEILUAREN BERRIZTAPENA

Familia agurgarriak:

Ikasturte berri honetan buru belarriz sartuta lerro hauen bidez bi urtetan behin errepikatzen den prozesuari buruzko informazio garrantzitsu bat helarazi nahi dizuegu. Gure Hezkuntza Elkarte honetan partaideak garen guztioioi eragiten digu eta nolabait eguneroko erritmoa ere aldatuko da.

EHAAn agertzen denaren arabera (2016.ko urriaren 13koa, hain zuzen) gure Eskola Kontseilua berritu behar dugu eta horrek esan nahi du bertan parte hartzen dutenak, Hezkuntza Elkartea osatzen duten talde guztiak, talde bakoitzaren kopuru erdia aldatu beharko dela.

Hauteskunde prozesua jasotako argibideen arabera jarraitzeko eta zuek informazio osoa izateko aipatutako prozesu horren egutegia luzatzen dizuegu. Prozesu hau datorren abenduan osatuko da Eskola Kontseilu berria biltzean.

Prozesu honetan parte hartzeko gonbidatzen zaituztegu eta nahi izanez gero hautagai gisa aurkezteko ere Eskola Kontseiluaren kidea izateko hurrengo lau urteetan.

Agur eta dena behar den bezala jarrai dezan.

ZUZENDARITZA

HAUTESKUNDE PROZESUA EGITEKO EGUTEGIA. 2018/2019 Ikasturtea.

URRIA

19. Hauteskunde-batzordearen osaera, kideak zozketaz aukeratu eta gero.

22. Errolden argitalpena (gelatan, iragarki-taulatan, irakasle gelatan).

22. Hautagai aurkezpena egiteko epearen argitalpena.

22. Guraso, ikasle, irakasle eta langile guztiei araudia, prozesua eta egutegiaren jakinarazpena.

26. Erroldaren kontrako erreklamazioak egiteko epea bukatzen da.

AZAROA

2. Hautagaiak aurkezteko azken eguna.

7. Aurkeztutako hautagai zerrendaren kontrako erreklamazioak.

9. Hautagai zerrenden kontrako erreklamazioen ebazpenak.

9. Behin betiko zerrenden aurkezpenak.

12. Hauteskunde mahaien eraketa.

14. Ikasleen bozketa (jolasgarai orduan).

14. Irakasleen bozketa (10:00etatik aurrera).

14. Gurasoen bozketa (17:00-19:00 bitartean).

14. Administrazio eta Zerbitzuen langilegoaren bozketa (16:00-17:00 bitartean).

16. Hautatutako irakasleen, gurasoen eta ikasleen zerrendaren jakinarazpena.

16. Hautatutako administrazio eta zerbitzuen langileen zerrendaren jakinarazpena .

23. Hautatutako zerrenden kontrako erreklamazioen aurkezpena.

ABENDUA

3. Behin betiko datuen jakinarazpena.

12. Eskola kontseilu berriaren eraketa.


HAUTAGAIEN IZENAK IKASTETXEKO IDAZKARITZAN AURKEZTUKO DIRA.

OHARRA: Erreklamazioen aurrean ez bada ezer erabakitzen jarritako epean kontuan hartu ez direla ulertuko da.

HAUTAGAIEN ZERRENDA ETA BOZKETA . 2018/2019 Ikasturtea.

Familia agurgarriak:

Bere momentuan jakinarazi genizuen bezala, pasa den azaroaren 2an eta Eskola Kontseilua berritzeko prozesuaren barruan, hautagaiak aurkezteko epea bukatu zen.

Egun hori jaia zela kontuan hartuta, atzo, azaroaren 5ean, aukera eman genuen egun hartan aurkeztu ez ziren hautagaiak entregatzeko.

Hau guztia jakinda, une honetan hiru hautagai daude hutsik gelditu den plaza betetzeko. Bestea, Ikastetxeko Guraso Elkarteak aurkeztuko duenari dagokio, erakunde horrek daukan eskubidea errespetatuz.

Horregatik eta aurrikusitako egutegia kontuan hartuta, hurrengo azaroaren 14an familien ordezkariak hautatzeko bozketa egingo da. Aukeratutako hautagaiak, Ikastetxeko Guraso Elkarteak aurkeztuko duenarekin batera, hutsik gelditu diren plazak osatuko dute. Bozketa 17:00etatik 19:00ak arte egingo da ikastetxeko aretoan.

Hautagaien zerrenda hau da:

GURASOAK:

      • FRANCISCA ALVAREZ SERRANO
      • SONIA DE JESUS RAMÍREZ MARTÍNEZ
      • AROA CAMBERO MIGUEL

AMPA:

      • OSKAR DOMINGUEZ ARAGÓN

IRAKASLEAK:

      • NAGORE ZUBILLAGA OZAITA
      • INAXIO MUGURUZA URANGA

IKASLEAK:

      • LUCÍA CID BAZAN

Bozketa horretan parte hartzeko gonbidatzen zaituztegu zuen Eskola Kontseiluko ordezkariak aukeratzeko. Esker mila zuen laguntzagatik eta agur bero bat.

ZUZENDARITZA

GURASOEN BOZKETAREN AKTA . 2018/2019 Ikasturtea.

Bozketa bukatu eta gero, arratsaldeko 19:00tan, hauexek dira emaitzak:

      • Francisca Álvarez Serrano: 0 boto.
      • Aroa Cambero Miguel: 18 boto.
      • Sonia de Jesús Ramírez Martínez: 9 boto.

Bozkatu duen guraso kopurua 27koa izan da.

Botoak zenbatu eta gero bozketa-prozesuari bukaera ematen diogu, arratsaldeko 19:15etan..

(Hauteskunde prozesuko akta ofizialaren laburpena da)