DeustU

Bisitari agurgarria,

espero dugu monumentu, museo, atrakzio, jatetxe... ugari bisitatzeko denbora izana gure hiribilduan egon zaren bitartean, baina, azken gomendio bat eman behar dizut: ez ezazu galdu “Bilboko ezagutzaren iturrietako bat”! Eraikuntza hori zipriztintzen duten tanta bakoitzak jakin-egarria sortzen du egunero ehunka gazteren artean, itsasadarrera begira ikasten duten gazteak. Deustuko Unibertsitateak bat egiten du izen bera daraman zubiarekin, askok zabalik eta zaratatsu ikusteko aukera izan dute, beste batzuek aldiz, itxita, lozorroan. Etorri eta ezagutu itzazu, merezi du eta.

BIODIBERTSITATEA

Gaur egun ibaiak aurkezten digun irudia, XX. Mendeko ibai industrial hartatik oso desberdina da. Horren adibide, Nerbión-Ibaizabal unitate hidrologikoaren estatus ekologikoa da, Euskal Ur Agentziak (URA), prestatutakoa. Zeinak, gaur eguneko  estuarioaren egoera ekologiko, ona dela dio. 

Itsasadarraren osasuna ez da metro gutxi batzuetan aldatzen; beraz, bisitari maitea, gure ibai tarteko egoera ekologikoa, luzera osoan berdina izango da.

Ur-masa baten egoera ekologikoa zenbait adierazleen analisian oinarrituta dago, eta 5 mailatan sailkatuta jarraitzen du:

Egoera ekologiko ona

Egoera ekologiko ona

Egoera ekologikoa

Egoera ekologikoa

Egoera ekologiko txarra
 
 Adierazleen artean, adierazle biologikoak daude. Hauek,  talde taxonomiko garrantzitsuenen, hala nola, ornogabe, flora urtar eta fauna iktiologikoaren.  konposizio eta ugaritasunean oinarritzen dira.
 
Bestela esanda, zenbat eta talde taxonomikoen presentzia eta kantitate handiagoak izan, ibaiak, orduan eta egoera ekologiko hobea duela esan dezakegu.

Jarraian, Nerbioi-Ibaizabal sisteman aurkitu diren talde taxonomikoak eta horien analisiaren ondorioz inferituriko uraren egoera ekologikoa aurkituko dituzue.
Talde taxonomikoak.pdf

ARKITEKTURA ETA INGENIARITZA

DEUSTUKO ZUBIA

Deustuko zubia Bilboko itsasadarraren gaineko bi orriko zubi altxagarria da, eta itsasadarraren bi itsasertzak lotzen ditu, Deustu eskuinaldean eta Abando ezkerraldean.

Industria- eta merkataritza- garapenari esker, hain handia izan zen Bilbo hiriaren hazkuntza, ezen itsasadarraren bi eremuak lotzeko beharra agertu baitzen, alde zaharra eta zabalgunea. Federico Moyua alkateak bi zubi eraikitzea pentsatu zuen, bata Udaletxeko zubia izan zen, bestea Deustukoa.

Garai hartan ibaiko nabigazioa oso ugaria zen eta honek itsasontzien igarotzea baimenduko zukeen zubia eraikitzera behartu zuen. Estatu Batuetan eraikitzen ziren zubiak bezalako zubi mugigarri altxagarria aukeratu zen.

Alkateak Ignazio de Rotaetxe eta Jose Ortiz de Artiñano ingeniariei eta Ricardo de Bastida arkitektoari eman zien enkargua.

Lanak 1932an hasi ziren eta zubia 1936an inauguratu zuten. Beste zubi asko bezala, 1937an lehertu zuten, eta berehala berreraiki zen “Puente del Generalísimo” izenarekin. 1979an berriro aldatu zitzaion izena.

Deustuko zubia, ondoan kokatutako Euskalduna ontzioletako langileen protesten eta poliziarekiko liskarren leku nagusia izan zen, onziolak 1988an, industria-birmoldaketaren ondorioz, itxi zirenean lanpostuak defendatzeko.

Egunean zehar aldi batzuetan zabaltzen zen, baina 1995etik bakarrik momentu zehatzetan altxatu da.

Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Mota: zubi altxagarria
  • Luzera: 500 m
  • Zabalera: 25 m
  • Altuera: 7,96 m
  • Materiala: Burdina

Kuriositate moduan, pelikula batzuetako eskenatokia izan dela esan behar da: “Todo por la pasta”, “Adiós pequeña”,....

Lehenengo Deustuko zubia

Gaur egungo Deustuko zubia

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Deustuko Unibertsitatea Jesusen Lagundiaren unibertsitate pribatua da; bere kideak “jesuitak” izenarekin dira herritarren artean ezagutuak. Orden erlijioso hau 1534an Ignazio Loiolakoak fundatu zuen eta gaur egungo orden erlijioso katolikorik handiena da. Deustuko Unibertsitatea prestigio gehien duen unibertsitateen artean aurkitzend da.

Bilbon kokaturik dago, itsasadarraren aurrez aurre, Unibertsitateen etorbidean.

Jesuitek sortu zuten 1886.an, “Deustuko Elizaren Unibertsitatea” izenarekin. Bilbo hartu zuten egoitza, hiriak portuari eta merkatal eta industria-jarduerei esker garapen ekonomikoko tokia bezala zuen famarengatik. Garai hartan unibertsitatea eraiki zen lekua itsasadarraren ondoko baratze eta ontziola txikietako eremua zen. Bigarren Errepublika, Espainian gertatutako Elizaren jabetzen konfiskazioagatik, unibertsitatea itxi zen, eta Gerra Zibila amaitu ostean zabaldu zen berriro.

Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu: bata Bilbon eta bestea Donostian. Bilboko campusa Monumentu Historiko deklaratu zuten 2002an eta balio arkitektoniko handiko eraikinek osatuta dago. Haietariko bat “La Literaria” ezizenarekin ezagutzen da, eta ornamentazio gutxiko egitura klasizista da; 1886an eraiki zen. “La La Comercial” ezizeneko eraikina ondorengo egitura neoklasikoa da, 1916koa.

Francisco de Cubas (1826-1889) izan zen arkitektoa; berari eman zitzaion enkargua.

Lehengo Deustuko Unibertsitatea

Gaur egungo Deustuko Unibertsitatea

Bilboko itsasadar tarte honetan gure ibilbidea bukatzen da. Bertako kale eta pasabideetan zehar benetan gozatu izana espero dugu, bihotz-bihotzez, zubi, eraikin eta etxetzar maiestatetsuak miretsiz, itsasadarreko uretan islatuz eta hiribildu hau osotzen dugunon babesa sentituz. Bidaia zoragarria opa dizugu, eta ez izan zalantzarik, itzuli!, besoak irekita hartuko zaitugu eta.