Sare Hezkuntza

ARDURADUNAK

Responsables

Berta Etxebarria b.etxebarria.ir@saninaziobhi.eus

Lorea Martínez l.martinez.ir@saninaziobhi.eus

Aspaldikoa da IKTenganako zentroaren inplikazioa; bidean, hainbat erreminta probatu ditugu; Moodle-ekin hasi ginen lanean, baina ondoren, GSuitek hezkuntzarako eta gure eguneroko lanerako eskaintzen dituen abantailak aztertuta bigarren bide horretatik jarraitzea erabaki genuen.

Sare Hezkuntza proiektuan sartu ginen 2016-17 ikasturtean, eta urtebetera, IKT heldutasun maila aurreratua lortu genuen.

Teknologi berriak hemen ditugu, eta ezin diegu bizkarra eman. Ikastetxeko arlo guztietan dago agerian:

  • Irakasleen eguneroko lanaren kudeaketarako: koaderno digitala, zaintza liburua, erreserba liburua, siteak, intraneta hodeian, biltegi digitalak...

  • Ikasleekin komunikazioa, edukien garapena eta informazioa partekatzeko: classroom, siteak, driveko unitate partekatuak, gmail, calendar...

  • Gurasoekin harremanetan eta informazioa partekatzeko: Inika, webgunea, gmail.

  • Zentroaren kudeaketarako: Inika eta hezkuntza saileko aplikazioak.

Ikasle guztiek dute gailu digital bat ikastetxean. 3 eta 4 DBHko ikasleek ikastetxeak erositako chromebookak dituzte.

2DBHko ikasleek Eusko Jaurlaritzak ekarritako TTL minieramangarriak dituzte; eta 1DBHko ikasle gehienek 2011-12 ikasturteetan Eskola 2.0 eramangarri gorriak chromebook bilakatuta erabiltzen dituzte. Nahiko zaharkituta daude, baina online lan egiteko erabilgarri daude.

Ikastetxeko erabiltzaile guztiek dute bere posta elektroniko korporatiboa saninaziobhi.eus domeinuan.

La implicación del centro en el uso de las TICs siempre ha sido muy activa.

Empezamos trabajando con Moodle pero después de conocer las diferentes herramientas de Gsuite para Educación y ver las ventajas y facilidades que aportan en el día a día del centro decidimos dar el salto e implementarlas.

En el curso 2016-17 empezamos a participar en el proyecto Sare Hezkuntza y en el curso 2017-18 obtuvimos el nivel avanzado de madurez TIC.

No podemos obviar la importancia de las nuevas tecnologías y es por ello por lo que se encuentran presentes en todas las áreas de actuación del centro:

  • Profesorado: cuaderno digital, gestión de las guardias, reserva de aulas, sites, intranet en la nube...

  • Comunicación y desarrollo de contenidos con el alumnado: classroom, sites, unidades compartidas de drive, gmail, calendar...

  • Comunicación con padres y tutores: Inika, página web y gmail.

  • Gestión del centro: Inika y diversas aplicaciones del departamento de Educación.

Todo el alumnado dispone de un dispositivo digital en el aula:

  • 3º y 4º de la ESO: chromebooks comprados por el centro

  • 2º de la ESO: miniportátiles TTL eskola 2.0

  • 1º de la ESO: miniportátiles Toshiba eskola 2.0 de 2011-12 convertidos en chromebook. A pesar de ser equipos antiguos nos permiten trabajar online.

Todos los usuarios del centro tienen una cuenta de correo corporativo dentro del dominio saninaziobhi.eus.