STEAM

Ongi etorri San Nikolas Ikastolako ZTIAM Tailerraren webgunera! Bere izena STEM kontzeptuaren itzulpen zuzena da, beraz, Science, Technology, Engineering eta Mathematics dira lantzen diren alorrak. ZTIM tailerrari A bat gehitu diogu Arts kontzeptua ere lantze hasiko gara eta.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan lantzen da, eta bertan egiten ditugun gauza guztien biltegia izan nahi du Site honek. Orokorrean Eskola 2.0k ekarri zizkigun berrikuntzei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu: korreo elektronikoa, taldeko agenda, dokumentuen edizioa, blogen ekoizpena, webguneen garapena, programazioa...

Batetik, ZTIAM tailerrean, estrukturak, makina sinpleak, elektrizitatea eta programazioa landuko ditugu. Bestetik, Scratch, umeei zuzendutako programazioa ikasteko softwarearekin, gure jolastxoak, marrazki bizidunak, eta aplikazioak egingo ditugu. Lego WeDo eta Makey-Makey ere Scratch-ekin lotu daitekenez, aste batzuen ondoren, Legoz egindako robot edo gailuak programatzen ibiliko gara.