ENTRENATZAILEAK ERRESPETATU BEHAR DITUT. Nire entrenatzailea errespetatu behar dut, niregatik kezkatzen delako eta niretzat onena nahi duelako.
ARAUAK BETE EGIN BEHAR DIRA. Araudia ezagutu eta bete egin behar da, errespetatu egin behar dut jokoaz gozatzeko, tranparik egin gabe: den-denok bete behar dugu araudia.
DENAK GARA GARRANTZITSUAK. Kirola egiten dudanean, pertsona guztiak gara besteak bezain garrantzitsuak: nire taldeko kideak, gure aurkariak, gure entrenatzaileak, epailea eta gainerakoak: horiek guztiak ez baleude, ezingo nuke nire kirola egin, eta beraz, denak dira nire lagunak.
KIROLA AISIA DA. Ongi pasatzeko egiten dut kirola, nire aisialdiaren parte da eta irabaztea ez da garrantzitsuena: lehian aritzeko egiten dut kirola, baina azken helburua ongi pasatzea eta pertsona gisa haztea da.
NIRE AURKARIAK ERRESPETATU BEHAR DITUT. Nire aurkariak errespetatu behar ditut eta ni tratatzea gustatuko litzaidakeen moduan tratatu: errespetuarekin.
EPAILEAREN IRUDIA ERRESPETATU BEHAR DUT. Epailearen irudia errespetatu behar dut, bera gabe ezingo bait nuke nire kirola egin, eta bera arduratzen delako joko garbia egin eta araudia betetzeaz.
ANIMOAK EMAN DITZAKET, INOIZ EZ IRAINDU. Ez da gauza bera animoak ematea eta irainak jaurtitzea: oso ongi dago nire taldeari animoak ematea, baina ez du iraindu behar ez aurkako taldea, ez aurkako kirolari eta entrenatzaileak, eta ez epaile lanetan ari den pertsona ere.
NIRE FAMILIAK EREDU IZAN BEHAR DU. Nire familiak kiroltasunezko jarrera eta jokabidea erakutsi behar du: niri animoak ematea nahi dut, baina gainerako kirolari, entrenatzaile eta epaileei begirunea agertzea ere bai.
GALTZEN BAI, BAINA BAITA IRABAZTEN ERE JAKIN BEHAR DUT. Irabazten eta galtzen jakin behar da, aurkako taldeari zorionak emanez irabazten duenean, eta isekarik ez eginez nire taldeak irabazten duenean.
NIRE GOIBURUA GARBI JOKATZEA DA. Kirolean oso garrantzitsua da errespetua, ahalegina eta tolerantzia: gure goiburuak “garbi jokatzea” izan behar du.