NAUTIKA EGUNA

2019KO Ekainaren 30ean

Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak eta EVI Nautika bela eskolak antolaturiko eguna da. Familientzako antolatzen da eta itsasoari loturiko aktibitate desberdinetan parte hartzeko aukera ematen die haur, gazte eta helduei. Itsas aktibitateak egun osoan zehar izanen dira eta dena jai giroan egiteko parada izanen dugu.

AKTIBITATEAK

  • Optimista (bi ordu)
  • haurrentzako katamarana (bi ordu)
  • helduentzako katamarana (bi ordu)
  • Stand up paddle (ordu bat)
  • Buia tiratua (ordu bat)
  • katamaran handia (bi ordu)

PREZIOAK

Bi orduko aktibitatea 15 €-tan izango da eta ordu bateko aldiz 8 €-tan.

Familia bereko kideentzat prezio bereziak eginen dtugu:

  • bi ordurentzako bi kide direnean 24€ ordainduko dute eta hiru kide direnean aldiz 30€
  • ordu baterako bi kide direnean 14€ ordainduko dute eta hiru kide direnean aldiz 18€

ORDUTEGIA

Aktibitate guziak txanda hauen arabera izanen dira:

Lehen txanda 10h30 - 12h30

Bigarren txanda 14h00 - 16h00

Hirugarren txanda 16h00 - 18h00

Ordubete irauten duten aktibitateentzako bi itzuli izanen dira txanda bakoitzean.

NOLA PARTE HARTU:

Egunean bertan zatoz Zokoan den EVI Nautika eskolara, aktibitatea hasi baino ordu erdi lehenago. Bertan izena eman eta aktibitaterako prestatu ahal izango zira.







Aktibitate guzti hauek animatzeko ostatua, musika edariak eta taloak izanen ditugu eguerditik besta bukatzen den arte.

Antolatzaileak:Piarres Larzabal kolegioa: http://www.larzabalkolegioa.net/eh/ EVI Nautika: http://www.evi-nautika.com

Hitzordurako helbidea: Zokoako parking-a, Ziburun.