Eñaut Elorrieta

Azaroaren 24ean, igandearekin, arratsaldeko 16h00etatik goiti - Urruñako Iturbidea gelan

IRTEERA ARGIAK

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) euskal sortzaile eta kantaria da. Urteetan Ken Zazpi taldean aritu ostean, bide berriak urratzen dihardu Eñaut Elorrietak, eta 2013an bakarkako bere lehen diskoa argitaratu zuen, Deserriko Kantak. Ostean, Ken Zazpirekin argitaratutako disko Sinfonikoak eta Labeque ahizpekin mundu mailan egiten duen kolaborazio lan estuak, mundu klasikoan arakatzera eraman zuen, eta horrela, Harian proiektua sortu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen duten Kaabestri String Ensemble hari boskoteak lagunduta. Egun, musikarako duen berezko grina oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko pasioak eraginda iristen da Eñaut Elorrieta Irteera Argiak proiektu berri honetara. 2013an urratu zuen bideari jarraituz, kantu berriekin osatutako bere azken lana aurkezten digu. Musikari lagun zahar eta berriez lagunduta dator: bateria, baxua, kitarra elektrikoa, bibolinak… Berak osatutako letrez gain zenbait idazleren hitzak ere musikatu ditu: Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi besteak beste. Diska disdiratsu bezain bare, eta heldu bezain fresko honek, kantua bera du oinarri eta obsesio, olatu batean garamatzaten melodiak eta hitz ederrak. Azken urteetan ondutako guztia sorkuntza berrien mesedetan eta eszenatoki gainean. Bere ibilbidean mugarria izango den lana dudarik gabe, Irteera Argiak.

“IRTEERA ARGIAK” - TALDEKIDEAK
EÑAUT ELORRIETA: Ahotsa eta kitarra akustikoa….MAITE LARBURU: Bibolina, biola eta koroak….FERNANDO NEIRA: Kontrabaxua eta baxua…RUBEN CABALLERO: Kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak….ANDER ZULAIKA: Bateria, perkusioa eta koroak….
JAVI ULLA: Eszenografia eta argiakHARITZ HARREGUY: SoinuaSOINUEDER: Soinu ekipoakJOSUNE ALBONIGA (PRODUCCIONES SERRANO): Road manager eta koordinazioa

Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak 20 urte bete berri ditu. Urtemuga berezi hau ospatzeko kantaldi berezi bat antolatu behar genuela pentsatu genuen. Azken urteotan, Eñaut Elorrietaren izena aipatua izan zen gure artean eta kontaktatu genuenean gure bideak gurutzatu egingo zirela ikusi genuen. Bere disko berriaren aurkezpena eta gure kantaldia momentu berean izanen zirela eta, bidea elkarrekin egitea erabaki genuen. Esker handi bat eman nahi genioke Eñaut Elorrietari, Seaskako partaide diren Ziburuko kolegioa eta Urruñako ikastola laguntzeko erakutsi duen nahiagatik.

Eñaut Elorrietaren kontzertuaren aintzinetik ikastolako eta kolegioko gazteek eginen dute ikusgarri bat.

Kontzertuaren ondotik, ostatua eta taloak izanen dira, kuxkuxtu txarangak animaturik.

Kantaldia Urruñako Iturbidea kirolgelan izanen da:

Salmenta guneak aintzinetik :

  • PLK kolegioa
  • Urruñako ikastola
  • Dongaitz trinketea urruña
  • Batika ostatua urruña
  • Xaia ostatua pausu
  • ELKAR denda baiona