Asteasun, 2023ko abenduaren 21eanKaixo, familia!
Gabonak oso gertu ditugu, eta, urtero bezala, aurten ere kantari aterako gara datorrenigandean, hilak 24, goizean, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egiteko. Ekintza nagusiaegun horretan izango da, baina, horrez gain, beste hiru ekintzaren berri ere eman nahidizuegu. Hona hemen denei buruzko informazioa.
1. Gabonetako kanten entseguaBihar, abenduaren 22an, Gabonetako kanten entsegua egingo dute LHko ikasleek eskolan,12:45ean. Guraso guztiak gonbidatuta gaude parte hartzera.
2. Frontoia atontzeaLarunbatean, abenduaren 23an, iluntzean, frontoia atonduko dugu, 24an Olentzero eta MariDomingiri ongi etorria egiteko. Zuen laguntza eskertuko genuke beste behin ere. Zenbat etaesku gehiago izan, lana banatu, eta azkarrago eta egokiago egingo baitugu. Animatu, eta zatozlaguntzera!• Ordua: 19:00ak• Lekua: frontoia
3. Kantari herrian zeharAbenduaren 24 goizean kantari aterako gara. Ohi bezala, bi taldetan banatuko gara:• HHkoak eta LH1 eta 2koak, 11:00etan aterako dira Lizardi etxetik, eta plazarantzjaitsiko dira.• LH3, 4, 5 eta 6koak eskolan bilduko dira 09:45ean, eta Elizmendi auzoan zehar ibilikodira.11:45ean plazan elkartuko gara denok, eta frontoira joango gara Olentzero eta MariDomingiri kantatzera. Eguerdiko 12:00etan joango dira frontoira, eta gure seme-alabekhiruzpalau abesti kantatuko dizkiete. Ondoren, eskutitzak emango dizkiete biei.
Gogoratu festa hau gurasook antolatzen dugula. Gure esku dago Eguberri egun politapasatzea. Hori dela eta, eskertuko dizuegu abesten laguntzera etortzea, bai txikienei, bainabaita Elizmendin ibiliko direnei ere. Guraso bakoitzak hartu behar du bere haurraren ardura,ardura denona baita, eta ez guraso elkartearena. Animatu, eta zatoz abestera!
4. Frontoia txukuntzea24ko ekitaldia amaitutakoan, frontoiko gauzak jasotzeko ere laguntza beharko da. Eskertukodugu zuen laguntza!
Eskerrik asko aurrez zuen laguntzarengatik.
Ondo izan, eta laster arte
KUKUTE GURASO ELKARTEA