Txokoa

HH eta LHko haurrei zuzendutako zerbitzua da Txokoa; ikasleen zaintzarako zerbitzua, hain justu. Gurasoen lan-beharrei edota bestelako premiei erantzuteko zerbitzua da.

HHko haurrei Esmalteriako eta Linoko eraikinetan eskaintzen zaie Txokorako aukera; LHkoei, aldiz, Añabitarten. Ikasle bakoitzak eskolak izaten dituen eraikinean du Txokoa erabiltzeko aukera.

Txoko-zerbitzua goizean nahiz arratsaldean eskaintzen da HHn. LHn, berriz, goizean soilik. Goizean 07:30etik 09:00ra artekoa izaten da. Arratsaldetan, 16:15 (Lino) edo 16:30etik (Esmalteria) 17:00ak artekoa. Goizean haurrak Txokoan uzteko azken ordua 08:45 da.

Urte osorako kontratatuko duzu zerbitzua, eta bederatzi (2 urteko haurrak) edo hamar hilabetetan ordaindu (irailetik/urritik ekainera): 24€/hilean. Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskainiko zaie Txokoa eta horregatik ordainduko dute bederatzi hilabetetan.

Txokoa egun osorako kontratatu behar da, hileko kuotaz ordaintzen baita. Ezin da goizerako edo arratsalderako bakarrik kontratatu.

Ikasturtean zeharreko egun solteetarako Txokoa kontratatzeko aukera badago.

2019-20 ikasturtea: Txokoaren kontratazioa

Informazio gehiagorako: Maider Veramendi (zerbitzu-arduraduna)

zerbitzuak@oreretaikastola.eus / Tel.: 943 52 03 97 (luzapena: 124)

Kontratazio-epea: apirilak 12-30 (biak barne)