Zerbitzu-kontratazioa 2019-20

2019-20 ikasturterako Ikastolako zerbitzuak kontratatzeko gunea duzu hau. Garraioa, jangela, txokoa zein eskolaz kanpoko ekintzen gaineko informazioa eta oharrak topatuko dituzu bertan. Baita hala irizten duzuna kontratatzeko aukera ere.

Guraso berria bazara Ikastolan, erabil ezazu webgune hau zerbitzuen gaineko informazioa eta xehetasunak ezagutzeko. Kontratazioa emailez bidaliko zaizun inprimakiaren bitartez egin behar duzu.

Kontratazioa egiteko epea apirilaren 12tik dago irekita, eta hilaren 30era arte egongo da zabalik. Kontratazioa burutu duzuela ziurtatu ahal izango duzue, baita kontratatu duzuena zer den jakin ere, momentuan bertan Alexiaz edo/eta emailez. Ikastolatik jakinarazpen bat jasoko duzue azken kontratazioaren berri emanez, udako oporren aurretik.

Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko ditugu.

2019-20 ikasturterako zerbitzuen gaineko informazio jaso zein kontratatzeko gunea duzu hau

Datorren ikasturterako berritasun nagusiak, eskolaz kanpoko ekintzen eskaintzan

2019-20 ikasturterako, eskolaz kanpoko ekintzen eskaintzara euskal dantzak eta gitarrako hastapen-ikastaroa gehituko ditugu.

Euskal dantza-saioak eguerdian eskainiko ditugu Ereintza dantza-taldearen eskutik, elkarrekin sinatu dugun hitzarmen bati esker. LHko ikasleei zuzendutako saioak izango dira eta hiru mailatako eskaintza izatea aurreikusten dugu. Hona hemen informazio xeheagoa.

Gitarrako hastapen-saioak ere LHko ikasleei zuzendutakoak izango dira eta eguerdietan eskainiko dira. Hona hemen informazio xeheagoa.

Kontratazio-epea: apirilak 12-30 (biak barne)