Udalekuak 2019

Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako udalekuen helburua. 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako jarduera da eta erabateko lotura du Ikastolaren hezkuntza proiektuarekin: haurren behar, nahi, jakin-min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara: bera da bere bizitzako protagonista, gu bere bidelagun gara.

Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsona osoaren garapenaz arduratzea baizik. Haurraren alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa lantzen ditugu Ikastolan. Eta ikasgela ez ezik, udalekuak ere horretarako aukera bikaina dira.

Aisialdian, ondo pasatuz, bizitzarako hezi eta oinarrizko konpetentziak garatzen ditugu udalekuetan: pentsatzen eta ikasten ikasten dugu, elkarrekin egiten eta bizitzen, norbera izaten, eta ekiten nahiz egiten ikasten dugu.


Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako udalekuen helburua

Orereta Ikastolak 25 urtetik gora daramatza herriko zein hala nahi duten familia guztientzat udalekuak antolatzen

Ikastola jendartearen beharretara egokitu eta horretarako prest izango diren pertsonak hezi nahi ditugu. Hezkuntza akademikotik haratago, pertsona baikorrak, berengan konfiantza dutenak, akatsei beldurrik ez eta haietatik ikasten dutenak, aldaketen aurrean kikiltzen ez direnak, ezintasunei aurre egiten dietenak, laguntza eskatu eta eskaintzen duten pertsonak heztea dugu xede. Pertsona biziak, aurrera egingo dutenak. Eta hori ezin dugu ikasgelatik bakarrik egin, zabalagoa da bidea. Sartu, aurrera, ongi etorri Orereta Ikastolaren udalekuetara.