Gurasoen laneko beharrak edo bestelakoak direla-eta, goizean edota arratsaldean ikastolan gelditzen diren haurrei zuzendutako zerbitzua da

Ikasleak 7:30etatik 8:45era sartu ahal izango dute ikastolara, eta HHko ikasleek arratsaldeko 17:00ak bertan geratzeko aukera izango dute.

Ikasturte osorako kontratatzen den zerbitzu bat da, eta txikienen kasuan, arratsaldeko irteeran ikastolan geratu behar badute, tutoreei informatzeko eskatzen dizuegu, ikasleak aurrera eta atzera ez ibiltzeko.

EGUTEGIA

  • Zerbitzua 2018ko irailaren 10ean hasi eta 2019ko ekainaren 20an bukatuko da
  • Bi urteko ikasleen kasuan, egokitzapen-programa amaitzen denean hasiko da zerbitzua; kasu hauetan, beraz, 9 kuota kobratuko dira.

TARIFAK

Kontratazioa egun osorako da.

EGUN SOLTEAK:

  • Egun solteak txartel bidez kontratatuko dira.
  • Beharrezkoa da beranduenez bezperan kontratatzea, bai AƱabitarteko bulegoan (08:00-13:30, 14:30-17:30, tel. 943 520397 luzapena 124), edota Esmalterian (15:30etik 17:30ak arte, tel. 943 520397 luzapena 134 ).

BESTELAKO INFORMAZIOA:

Zerbitzu hori, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, AƱabitarten izango da, eta Haur Hezkuntzakoentzat, Esmalterian eta Linon.

  • Legez, 0-2 urteko haurrek ezingo dute Ikastolan 8 ordu baino gehiago egon.
  • Zerbitzua Ikastolaren eskumenetik kanpoko gertakariren batengatik ematerik ez dagoenean, ez da itzulketarik egingo kuotan.