GURASOENTZAKO INFORMAZIOA

  • Jangelako menuak hilabetearen hasieran webgunean argitaratuko dira.
  • Ikaslea ikastolara etorri bada, baina arrazoi jakinen bat dela medio jangelara joan behar ez badu, gurasoek sinatutako oharra ekarri beharko du.
  • Menu berezia behar izanez gero sendagilearen ziurtagiria beharrezkoa izango da, eta goizeko 8:30ak baino lehenago jakinarazi 943.520.397 telefonoan.
  • Komenigarria da ikasle gazteenek aldatzeko arropa ekartzea, behar izanez gero erabil dezaten. Eta euria egiten duen egunetarako zira ekartzen badute, askoz hobe.

KONTRATAZIO AUKERAK

1. KONTRATAZIOA EGITEKO EPEAK


Jangelako kontratazioa urte osorako izango da. Zerbitzuan 3 hilabetez erabili baino lehen baja emanez gero, 40€ko irtete-kuota ordaindu beharko da

2. Aldi baterako kontratazioa

  • Egun solteak txartel bidez kontratatuko dira.
  • DIETA BEREZIAK txartela erosteko orduan adierazi beharko dira.
  • Beharrezkoa da beranduenez bezperan kontratatzea, bai Añabitarteko bulegoan (08:00-13:30, 14:30-17:30, tel. 943 520397), edota Esmalterian (15:30etik 17:30ak arte, tel. 943 520397 luzapena 134 ).

3. DBHko ikasleentzat

  • Egun osoko eskola-egunetan (astelehena, asteartea eta osteguna) jangela-zerbitzua kontratatzen dutenei dagokienez, zerbitzu hori irailaren 24an hasiko da, eta ekainaren 7an amaituko da.

4. Egun erdiko eskola egunetan

  • Esmalteria eta Linoko ikasleek, gehienez, 15:00ak arte egon ahal izango dute ikastolan; hau horrela, 14:00ak eta 15:00ak bitartean jaso beharko dira.
  • Egun hauetan, Añabitarteko jangelan gelditzen diren ikasle guztiak, garraio erabiltzaile ez izan arren, Tulle kaleko geltokira jaitsiko ditugu.
  • DBHko ikasleek 12:00etan bukatzen duten egunetan, jangelan geratzen diren ikasleak, 13:30erako Errioxa Biribilgunera jaitsiko dira.
  • Ikaslearen dieta bereziaren berri emango zaio jangelako arduradunari. E-mail bidez ikaslearen izen-abizenak eta behar duen dieta berezia zein den adieraziko zaizkio.
  • Ikasturte osoko kontratazioetan, sendagilearen agiria aurkeztu beharko zaio etapako zuzendariari ikasturteko lehen egunetan. Agiri hau urtero aurkeztuko da.
  • Ikaslea ikastolara etorri bada, baina arrazoi jakinen bat dela medio jangelara joan behar ez badu, gurasoek sinatutako oharra ekarri beharko du.

5. Ikastolak antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerak

  • Kasu hauetan jarduerak irauten dituen bitartean erabiliko da zerbitzua eta honen arabera fakturatuko da.

FAKTURAZIOA

  • 2018-19 ikasturtetik aurrera, hilabete bakoitzerako kontratatu diren egunen arabera kobratuko da, hurrengo hilabeteko lehen egunean. Hilero, beraz, zenbateko ezberdina fakturatuko da kontzeptu honengatik.
  • DBHko ikasleek aukeratu egin beharko dute kontratazio-eredua.
  • Zerbitzua Ikastolaren eskumenetik kanpoko gertakariren batengatik ematerik ez dagoenean, ez da itzulketarik egingo kuotan.

ITZULKETAK

GAIXOTASUNAGATIK:

  • Arrazoi honengatik ikasleak jangelan galduko dituen lehen 5 jangela-egunak (kontratatutakoak) ez dira itzuliko.
  • Seigarren egunetik aurrera, menuaren balioa ez kobratzeko eskaera egin ahal izango da, horretarako sendagilearen agiria aurkeztu beharko zaio zerbitzu arduradunari e-mail bidez. Azken honek eskaera aztertu eta erantzunaren berri emango dio eskatzaileari.

IRTEERENGATIK:

  • Kontratatu diren astegunekin bat datozen irteera-egunak ez dira kobratuko.

IKASLEENTZAKO ARAUDIA

  • Jangelara joan aurretik komunera joango dira eta eskuak garbituko dituzte.
  • Ikasleari jangelako tresnak egoki erabiltzea eskatuko zaio; Haur Hezkuntzako ikasleei lagundu egingo zaie helburu hori lortu arte.
  • Behar-beharrezkoa da ikasleek janari bakoitzeko gutxienekoa jatea. Haur Hezkuntzako ikasleekin eta berriekin malgutasunez jokatuko da.
  • Ikasleak jangelako zerbait behar izanez gero errespetuz eskatuko du; horretarako, eskua altxatuko du, eserita egongo da eta ez da lekuz aldatuko.
  • Jangelako langileak arduratuko dira jangela-zerbitzu egokia eta behar bezalakoa izateaz. Hori dela-eta, guztion laguntza eta errespetua izango dute; horretaz gain, hartzen dituzten erabakiak onartu egingo zaizkie. Mahaietako elkarrizketak hizkera egokian gauzatuko dira.
  • Ikasleek iradokizunen edo eskaeraren bat badute, arduradunari adieraziko diote.
  • Jangelarako joan-etorria arduradunarekin egin beharko dute.
  • Jangelako sarrera-irteerak era egokian, poliki eta bultzakadarik gabe egingo dira.
  • Eguerdian, klase-ordurik gabeko tarteetan, ikasleak ezin izango dira geletan sartu arduradunaren baimenik gabe. Halaber, ezin izango dira ikastolako eremutik kanpo ibili.
  • Ikasleek jangelako altzariak zainduko dituzte.
  • Arauak behin eta berriz errespetatzen ez dituen ikaslearen jarrera hobetzen saiatuko gara elkarrizketaren bitartez; era berean, gurasoak jakinaren gainean jarriko ditugu; hala eta guztiz ere, jarrera aldatzen ez badu, diziplinazko neurria ezarriko zaio eta jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea galdu ahal izango du.

Jangela arduraduna

Maider Veramendi

zerbitzuak@oreretaikastola.eus

943 52 03 97

Jangela arautegia eleb.pdf

Txosten osoa deskargatu.

Descargar toda la información en bilingüe.