ESKOLA KIROLA

ESKOLA KIROLA

Kirolaren Euskal Legearen arabera, Eskola Kirola "Ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakasteko orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua” da. Orereta Ikastolan honako eskaintza egiten diegu gure ikasleei:


  • Kirol Anitzeko programa: LH3 eta LH6 bitarteko ikasleentzat Oarsoaldeko gainontzeko ikastetxe eta udalekin batera antolatzen den ekimena.
  • Mendizaletasuna sustatzeko jarduerak: LH3tik DBH4ra Urdaburu Mendizale Elkartearekin batera. Aurtengoan 25 urte bete dituelarik elkarlan honek.
  • Hastapen jarduerak: Eskola orduen barruan, ikasleek horren ohikoak ez diren kirol modalitate edo jarduerak ezagutzeko aukera ematen dutenak.


Hauek dira Orereta Ikastolak Eskola Kirolean dituen helburu nagusiak:


  1. Kirolaren eta jarduera fisikoaren balioak zabalduko dituen kultura sustatu.
  2. Elkarbizitza sustatu: gure kirol-taldeek ikastola ordezkatzen duten heinean, txikitatik landuko dira autoestima eta autokonfiantza balioak, eta horrekin batera, egoera desberdinetan agertu behar dituzten jarrerak eta balioak: emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna; tolerantzia; integrazioa; aniztasuna; elkartasuna; kiroltasuna; epaileei zein beste taldeetako jokalariei erakutsi beharreko errespetua; joko garbiaren balioa; norberaren erantzukizuna eta konpromisoa; joko-arauekiko begirunea…
  3. Euskararen erabilera sustatu eta bermatu.
  4. Adin ezberdinetara egokitutako kirol ikasketak eman, beti ere aspektu ludikoa ardatz gisa izanez.
  5. Etorkizunean ohitura osasuntsuak izaten lagunduko dien kirol aniztasuna bermatu: haurrari jarduera eta modalitate ugari biziarazteko aukera eman, etorkizuneko bere aukeraketan erabakia hartzen laguntzeko asmoz.
  6. Higiene ohiturak sustatu: dutxatzearen ohitura, aldatzeko arropak.


Arduraduna: Unai Esnal

Harremanetarako: eskolakirola@oreretaikastola.eus edo 696289141 mugikorrean

HEMEN UZTEN DIZUEGU OARSOALDEKO KIROL ANITZEKO PROGRAMAREN LABURPEN BIDEOA: