OLABERRIKO HERRI ESKOLA
San Joan Enparantza, 20212 Olaberria (Gipuzkoa)Â Â Â Â Â
012133aa@olaberrialhi.org / 943 89 91 26
San Joan Enparantza, 20212 Olaberria (Gipuzkoa)Â Â Â Â Â
012133aa@olaberrialhi.org / 943 89 91 26
Blog honekin, Olaberriko Herri Eskolan ikasturtean zehar egiten ditugun ekintza desberdinen berri eman nahi dizuegu.
URRIAN LANEAN
Udazkena aurrera doa eta hilabetea bukatzen ari garenez, hona hemen urriko irudien bideoa. Ikusten duzuenez dagoeneko tailer guztiak martxan, guneetan lan eta lan eta proiektu berriak esku artean Olaberriko Herri Eskolan.Â
GAU BELTZA OSPATU GENUEN 🎃🔥Â
Urriaren 30 arratsaldean, familiekin batera Gau beltza ospatu genuen. Ikasle zaharrenek eskolan laberinto beldurgarri bat prestatu zuten, gure beldurrak partekatu eta erre genituen eta bukaeran, familiak gonbidatu genituen gurekin txokolate bero bat hartzera.
IRAILA
Hona hemen iraileko une batzuk! 🎥
PSIKOMOTRIZITATEAN GUSTORA
Jolasa haurrak barruan duena adierazteko bidea da.Â
Poza, beldurra, amorrua, kezka... Jolasean, hitzez kontatu eizn duenari forma ematen dio, pertsonaien, istorioen eta mugimenduaren bidez.
Zeinen gustura ibiltzen garen! 🥰
HAUR HEZKUNTZAN
Azken hilabete honetan, ekintza ugari bizitu ditugu: jolasean, esploratzen, sortzen eta elkarrekin ikasten aritu gara. Psikomotrizitate saioetan, mugitu, espazioak esploratu eta erronka berriei aurre egin diegu.
TAILERRETAN SORTZEN ETA IKASTENÂ
Aurten ere, eskolako tailerretan lanean jarraitzen dugu, ideiak partekatuz, materialak sortuz eta aukera berriak bilatuz.
BASO ESKOLA
Baso eskolara joaten hasi gara! Belarriak erne jarri eta basoko soinuak entzun genituen. Bertan ere ikasle zaharrenek mapa batekin orientazioa landu zuten.
Isildu, entzun eta naturaz gozatu! 💚🌿
🌈 EKIN DIOGU IKASTURTE BERRIARI! 🌈
Aste batzuk igaro dira dagoeneko gure eskolako ateak berriro zabaldu genituenetik eta tailer eta espazio bakoitza haurren ahotsez, irriz eta kolorez bete da berriro ere.
GURE ESKOLAKO ESPAZIOAK
Irailarekin batera eskolako tailer zein guneak prest ditugu ikaskuntza berriei hasiera emateko! 🌟
Gure eskolan, espazioak goxoak, atseginak eta zainduak egon daitezen saiatzen gara. Izan ere, espazioek ere hezten gaituzte: elkarrekin egoteko, jolasteko, ikasteko eta ongi sentitzeko lekuak dira. Guztion artean, espazio horiek atseginak eta guztiontzako egokiak izan daitezen zaintzen ditugu.
"OTRA ESCUELA ES POSIBLE" DOKUMENTALA, ESKOLA TXIKIEN INGURUAN
Francesco Tonucci psikopedagogokoak duela urte batzuk Zizurkil eta Abaltzisketako eskola txikiekin egindako elkarlanaren inguruko bideo dokumentala duzue ikusgai.Â
Bertan, eskola txikien filosofia eta lan egiteko moduaren inguruan hitz egiten da.
2026-2027 IKASTURTEA 💫🌈
Irailarekin batera eskolako espazioak prest ditugu ikasturte berriari hasiera emateko! 💫
Berriro ateak zabalduko ditugu proiektu, ideia eta abentura berriak bizitzeko.
Ongi etorri ikasturte berrira! 🌱
San Joan Enparantza, 20212 Olaberria (Gipuzkoa)Â Â Â Â Â
   943 89 91 26