Blog honekin, Olaberriko Herri Eskolan ikasturtean zehar egiten ditugun ekintza desberdinen berri eman nahi dizuegu.
OTSAILA
Otsaila, laburra baina emankorra. 🌼
Ekintza bereziak izan ditugu Olaberriko Herri Eskolan: gurasoen bisitak, liburu kuttunen kontaketa, iñauteri festa, orkestra sinfonikora irteera, emakume zientzialariaren eguna...
EGUZKI IZPIEN AZPIAN IRAKURKETAZ GOZATZEN
Otsaileko eguzki izpiekin batera, zein ederra den gure basoaz gozatzea. Bertan gustora irakurtzen, elkarrekin jolasten eta lanean aritu gara.
IÑAUTERIAK 🎉
Jai giro ederrean ospatu ditugu Iñauteriak Olaberriko Herri Eskolan. Mila esker gurekin bat egin duzuen familia guztiei! Primeran pasa iñauteriak! 🎉🌈
ORKESTRA SINFONIKOAN KONTZERTUA
Otsailaren 12an eskolako zenbait ikasle Donostiako Orkestra Sinfonikora joan dira itzal kontzertu bat ikustera.
OTSAILAK 11, EMAKUME ZIENTZIALARIAREN EGUNA 🌡️⚗️⚖️
Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu gure eskolan. Egun honen helburua zientzian aritzen diren emakumeen lana eta ekarpena aitortzea da, baita nesken artean bokazio zientifikoak sustatzea ere.
Eskolako ama batek ikerketa munduan lan egiten duenez, eskolara gonbidatu eta berarekin esperimentu batzuk egin ditugu berarekin batera.
BIKOTEKA IRAKURTZEN 📖
Aste honetan, adin desberdineko ikasleak elkartu gara eta bikoteka ipuinak elkarri irakurri edota kontatu dizkiote.
GURASOAK ESKOLAN
Iñauteriak ate joka ditugu!
Sormen tailerrean iñauteritako mozorroak prestatzen aritu gara eta arratsalde batean gurasoak gerturatu dira hauek bukatzen laguntzera.
Horrez gain, Zizurkilgo eskola txikitik erronka bat jaso dugu eta familiek ere gogotsu parte hartu dute puntua egiten.
Mila esker gerturatu zineten guztioi!
ESKOLAKO BARATZA
Oso gustora gaude gure baratzak barrutik hartu duen itxura berriarekin! Azken hiru asteetan lan eta lan aritu gara ostiraletan gure baratzan gauzak landatzen.
Baratzean lanean aritu ondoren, basoan, putzuetan plisti plasta gozatu dugu. 💦🌿🪵
❄️ URTARRILA
Urteko lehen hilabetea amaitu dugu. Gure ikasleek esperimentatzen eta lanean jarraitzen dute, elkarrekin eta elkarrengandik ikasten.
ARBEL MAGNETIKOA
Ikasturte honetan, arbel magnetiko berria jarri dugu eskolan. Material honi esker, haurrek esperimentatzeko eta gauzak probatzeko aukera dute: bolak nola mugitzen diren behatzen dute, zer gertatuko den aurreikusten saiatzen dira... Jolasaren bidez, inklinazioa, pisua eta bolaren tamaina bezalako aldagaiak aztertuz dabiltza.
Guzti honez gain, umeek beraien sormena erabiliz, beste erabilera batzuk ere probatzen ari dira.
ITZALEKIN JOLASTEN
Azken egunetan, Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko umeak argiarekin eta itzalarekin jolasten gabiltza. Argi eta itzal debserdinak ezagutzen, esperientzia berriak probatuz.
🍃BARATZA BERRIRO MARTXAN 🪵
Basora joaten ez garen ostiral batzuetan, baratzean lanean aritzen gara.
ROBOTIKA ESKOLAN
Aurten ere eskolan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin pentsamendu konputazionala lantzen jarraitzen dugu aroztegi tailerrean.
DANBOR HOTSAK ESKOLAN
Urtarrilaren 20an, Haur Hezkuntzako ikasleekin San Sebastian eguna ospatu genuen eskolan.
Danborrak gogotik astindu ditugu!
IRAKASLE TALDEA ELKARREKIN, ESKOLA ERAIKITZEN JARRAITZEN
Ikasturte honetan, irakasle taldea pedagogia aktiboari eta hezkuntza-praktiken hobekuntzari buruzko prestakuntza batean parte hartzen ari da, Esther Zarrias hezitzailearen eskutik. Un cambio de mirada liburuaren egilea da, Mallorcako CEIP Rosa dels Vents ikastetxeko zuzendaria izan zen 10 urtez, eta eskola aktiboen arteko sare-lanaren bultzatzailea.
Prestakuntzak online saioak eta 8 orduko aurrez aurreko saioa uztartu ditu. Bertan, neurozientzia, ikaskuntza-espazioen diseinua eta proposamen metodologiko ezberdinak landu dira, irakasleen lana indartu eta gure hezkuntza-proiektua aberasteko helburuarekin.
Larunbatean, urtarrilaren 17an, goizez eta arratsaldez, eskolan bertan egin genuen aurrez aurreko saioa. Jardunaldi praktiko eta oso aberasgarria izan zen: gure espazioak aztertu genituen eta ideiak elkarrekin partekatu genituen. Orain, ikasitako guztia antolatu eta pixkanaka praktikan jartzeko unea iritsi da.
URTE BERRI ON! ❄️🏔️
Urtarrila honetan, Olaberri inguruak zuriz estalita daudelarik ekin diogu 2026 urte berriari.
Eskolara itzulita, Olentzero eta Mari Domingiren opariak ditugu zain. Zein poza!
ABENDUA
Urtea amaitzear dagoen honetan, hurrengo bideoan ikasleek abenduan egindako jardueren laburpena ikusteko aukera izango duzue.
Datorren urtean ere elkarrekin lanean, ikasten eta elkarri laguntzen jarraituko dugu. 💫✨
OLENTZEROREN ETA MARI DOMINGIREN ETORRERA
Ostegunean, abenduak 18, sorpresa polita izan genuen Olaberriko Herri Eskolan. Olentzero eta Mari Domingi etorri zitzaizkigun bisitan!
Oso gustora egon ginen berarekin. Kantu Jira ere familiekin batera egin genuen abesti batzuk abestuz: Kax Kax, Olentzero eta astoa...
BASO ESKOLA 1. HIRUHILEKOAN 🪵🌲🍃
Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere HH eta LHko ikasleak elkarrekin Baso Eskolara joaten gara.
Batzuetan talde txikitan esploratzaile lanak egiten ditugu, beste batzuetan babeslekuak bilatzen ditugu, landatutako zuhaitzen jarraipena egiten dugu eta librean ikasiz.
Horrela, ikasleek naturarekin harreman zuzena izaten dute eta ikaskuntza esperientziala bizi dute, taldean eta era librean ikasten.
1. PROIEKTUA: GARRAIOBIDEAK
1. hiruhilekoan “Garraiobideak eta kutsadura” proiektua egin dugu. Garraiobide desberdinak aztertu ditugu, garraiobideekin jolastu gara.
Proiektuari bukaera emateko ere, hegazkineko azafato batekin bideo deia egin dugu, Iberian lan egiten du Alvarok. Bideodeiarekin asko gozatu dugu!
BAIKARA ALDIZKARIAN, ESKOLA TXIKIAK
⛰️🌿✨
Argitaratu berri den Baikara aldizkariako azken alean, Eskola Txikien inguruko metodologiari buruz hitz egiten da artikuluetako batean.
EUSKARAREN EGUNA MODU BEREZIAN OSPATU DUGU 🔴🟢⚪
Abenduaren 3an eskolan euskararen eguna ospatu genuen. Familiak arratsaldean eskolara gonbidatu genituen. Beraiekin zenbait jolas eta bingo musikatuan jolasean aritu ginen.
ZAINDU DEZAGUN EUSKARA!!
AZAROA
🍁🍂🍃 Amaitu da azaroa, ikasturtea aurrera doa!
Azaroko irudien bideoa hementxe duzue.
JUBILATUEKIN JOLASAK ETA KANTU GIRA
Atzo, azaroak 28, Olaberriko Iurre auzora jaitsi ginen jubilatuekin jolas batzuk egitera. Ondoren azaroko hilabete honetan zehar ikasten egon garen abesti batzuk abestu genizkien, horien artean Ilargia abestia, Ken 7rena.
AZAROAK 25 ♀️🌸
Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko egun honekin gogorarazi dugu emakumeen aurkako indarkeria ez dela emakumeen arazoa soilik, gizarte osoarena baizik.
Horregatik, gaur, eskolan gaiaren lanketa egin dugu.
TAILERRETAN LANEAN
Lehen Hezkuntzako ikasleak lan eta lan dabiltza tailer desberdinetan. Elkarrekin asko ikasten dugu!
GUNE BERRIEZ GOZATZEN ARI GARA!
✨🌿✨
Gure Haur Hezkuntzako gune berrietan umeak pozik eta gustora dabiltza.
MATEMATIKA GURE ESKOLAN
Aurreko ikasturtetan bezala, ikasturte honetan ere gure eskolan matematika manipulatiboki lantzen jarraitzen dugu, esperimentazioaren bidez ikasiz: ukitu, mugitu eta probatu... Gure helburua matematika esangurasua eta ulermenezkoa egitea da.
BASO ESKOLA 🌲🌿🪵
Gure ikasleek aurten ere ostiraletan basora joateko aukera dute. Bertan naturarekin harremanetan ekintza desberdinak egin dituzte.
Orain dela 4 ikasturte landatutako zuhaitzak bisitatu ditugu eta horien altuera, lodiera, izenak, mota... aztertu ditugu.
GAU BELTZA OSPATU GENUEN 🎃🔥
Urriaren 31an, arratsaldean, Gau Beltza ospatu genuen Olaberriko Herri Eskolan. Gure beldurrak partekatu genituen, eskulanak egin eta bukaeran, familiak gonbidatu genituen gurekin txokolate bero bat hartzera.
Gau beltza amaiera emateko errituala den horretan, denok batera, ikasleak, familiak eta irakasleak zerbaiti agur esateko ekintza bat egin genuen.
GELAN LANKETA
Eskolan Palestinako gerra landu dugu. Ikasleekin bakea eta laguntza bezalako balioak ikasi ditugu. Gertatzen ari denaz sentsibilizatzeko ipuin kontaketak ere egin ditugu.
URRIAN LANEAN
Udazkena aurrera doa eta hilabetea bukatzen ari garenez, hona hemen urriko irudien bideoa. Ikusten duzuenez dagoeneko tailer guztiak martxan, guneetan lan eta lan eta proiektu berriak esku artean Olaberriko Herri Eskolan.
IKASTURTEA MARTXAN DA
Ikasturte berria gogotsu abiatu dugu! Lagun berriak hasi dira eskolan eta geletan aldaketa politak izan ditugu. Guztiok ilusioz eta poza handiz hasi gara ikasturte berri honi aurre egiteko, ikaskuntza berriak partekatzeko prest gaude.
San Joan Enparantza, 20212 Olaberria (Gipuzkoa)
943 89 91 26