EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Ikerketen eta problemen soluzioak bilatzeko Matematikako zereginak berezkoak dituen norberaren jarrera egokiak garatzea eta lantzea.

  • Soluzioak bilatzen saiatzen da eta ez du etsitzen.
  • Bere buruan konfiantza du eta sormena erakusten du.
  • Jarrera positiboa erakusten du, arduratsua da eta talde-lanean elkarlanean aritzen da.
  • Matematikako edukiak eguneroko bizitzan aplikatzean eta harekin lotzean autonomiaz jarduten du.

2. Eguneroko bizitzako zenbakizko testuak (zenbaki arruntenak, zenbaki osoenak, zatikienak, hamartarrenak eta erromatarrenak) interpretatzea eta balioestea, arrazoiketa egokiak erabiliz eta esanahia interpretatuz, informazioa trukatzeko.

  • Zenbakiek zenbakizko testuetan eta eguneroko bizitzan duten esanahia interpretatzen du (fakturak, publizitate-liburuxkak, beherapenak, banaketak...).
  • Zenbaki arrunten eta hamartarren zenbaketa selektiboa erabiltzen du, eta gai da zenbaki jakin bati 1, 10..., 0,1 eta 0,01 batzeko edo kentzeko.

3. Eragiketak eta buruzko kalkulu zehatzak eta hurbilduak egitea zenbaki arruntekin eta hamartarrekin, zenbait prozedura eta buru-estrategia (kalkulu automatikoak, buruzko kalkuluko estrategiak, haztatzea, iritzira kalkulatzea) erabiliz, problemak ebazteko egoeretan.

  • Oinarrizko lau eragiketen buruzko kalkuluko taulak menderatzen ditu.
  • Zenbait estrategia erabiltzen ditu kalkulu hurbilduak egiteko eta eragiketa erraz baten emaitza iritzira kalkulatzeko, eta erantzunaren errore-maila balioesten du.

4. Eragiketak eta kalkulu zehatzak egitea zenbaki arruntekin eta hamartarrekin, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketaren algoritmoak erabiliz zenbait zenbaki motarekin, problemak ebazteko testuinguruetan eta eguneroko bizitzako egoeretan.

  • Zenbaki arrunten eta hamartarren arteko batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten ditu, algoritmo akademikoak erabiliz.

5. Zenbaki hamartarrak, zatikiak eta ehuneko errazak erabiltzea eguneroko bizitzako testuinguruetan informazioa interpretatzeko eta trukatzeko, eta haien baliokidetasunak erabiltzea kalkulu errazak egiteko, zuzeneko proportzionaltasunari ekiteko eta problemak ebazteko.

  • Oinarrizko zatikien, hamartarren eta ehunekoen arteko zenbakizko baliokidetasunak aplikatzen ditu (1/2, 0,5, %50; 1/4, 0,25, %25; ...), mezuak ulertzeko eta eguneroko bizitzako problema errazak ebazteko.
  • Ehunekoak erabiltzen ditu zatiak adierazteko.
  • Zenbaki baten ehunekoa kalkulatzen du.
  • Ehunekotan adierazitako handitzeak eta txikitzeak kalkulatzen ditu.
  • Programa digitalak erabiltzen ditu (applet-ak, Internet, ODEak), ikertzen ikasteko.

10. Informazio zenbakarria biltzea eta erregistratzea, taulak, barra-diagramak, piktogramak... erabiliz, eta informazioak interpretatzea, jakinaraztea eta balioestea, inguruneko datu-taulak eta -grafikoak oinarri hartuta, problemak ebazteko testuinguruan.

  • Inguruko egoeretan datu kualitatiboak eta kuantitatiboak identifikatzen, biltzen eta sailkatzen ditu, eta sarrera bikoitzeko taulak eta maiztasun absolutuen eta erlatiboen taulak egiteko erabiltzen ditu.

12. Matematikako zenbait eduki erabiliz ebatz daitezkeen eguneroko bizitzako problemak identifikatzea eta planteatzea.

  • Oinarrizko eragiketak, propietateak eta zenbait zenbaki mota (arruntak, osoak, hamartarrak, zatikiak eta ehunekoak) erabiliz ebazten diren eguneroko bizitzako problemak identifikatzen eta planteatzen ditu, eta ezagutza horien erabilgarritasunari eta errealitatearekiko konexioari buruz hausnartzen du.

13. Zenbaki arrunten, hamartarren, ehunekoen eta oinarrizko zatikien eguneroko bizitzako problema errazak formulatzea eta ebaztea, Matematikako ezagutza eta prozedura egokienak erabiliz, eta problemak ebazteko zer prozesuri jarraitu zaion ordenan eta argi adieraztea, ahoz eta idatziz.

  • Zenbaki arrunten, hamartarren, ehunekoen eta oinarrizko zatikien (eta haien baliokidetasunen) arteko eragiketa bateko edo biko zenbait motatako batuketa- eta biderketa-problemak ebazten eta asmatzen ditu.
  • Eguneroko bizitzako zenbakizko testu
  • errazak oinarri hartuta (fakturak, publizitate-liburuxkak, beherapenak...), problemak interpretatzen eta ebazten ditu.
  • Egindako kalkuluak matematikoki adierazten ditu, emaitza egiaztatzen du eta jarraitutako ebazpen-prozesua argi eta garbi azaltzen du, Matematikako lexikoa eta sinbolo egokiak erabiliz.

14. Zenbakiei, kalkuluei, neurriei, geometriari eta informazioaren tratamenduari buruzko problema irekiak, ikerketa matematikoak eta lanen proiektuak formulatzea eta ebaztea, zenbait estrategia erabiliz, talde-lanean aktiboki jardunez, eta ebazpen-prozesua eta ondorioak ahoz nahiz idatziz komunikatzea.

  • Zenbaki motekin eta kalkuluekin lotutako ikerketak egiten ditu, zenbakien eta eragiketen propietateak eta baliokidetasunak, kalkulagailua eta norberaren beste estrategia batzuk erabiliz.

15. Arrazoiketa-prozesuak eta problemak ebazteko estrategiak erabiltzea, lan zientifikoko metodoaren faseak erabiliz eta kontrolatuz norberaren mailara egokitutako egoeretan (galderak, ebazpenen planteamendua eta saiakera, kalkuluak, soluzioak egiaztatzea eta jakinaraztea).

  • Badaki problema batean zer eragiketa erabili behar den edo diren, eta ebazteko modua erabakitzen du (buruz, algoritmo bidez edo kalkulagailua erabiliz).