JUSTUS-VON-LIEBIG GYMNASIUM ikastetxearekin elkartrukea
Willkommen im Baskenland!
JUSTUS-VON-LIEBIG GYMNASIUM-eko ikasleak gure artean ditugu aurten ere. 2007.urtean izan genituen Mendebaldean lehen aldiz eta Euskal Herriko hiri, herri eta kultura erakusten jarraitzen dugu.
Aurten, Donostia, Gasteiz, Bilbon eta Gesaltza Añanan izan dira.
Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Donostian izan ziren urriaren 16an, Eureka! Zientzia Museoan, top@DIPC Zientziarekin solasean!, topaketetan.
Argazki hauetan ikasleak Jack. W. Szostak zientzilariarekin daude (Nobel Saria Medikuntzan eta Fisiologian 2009an).